Oiartzungo antzerkizaleen 'Klown' antzezlana, bihar
Saioa Aizpurua Arribasen gidaritzapean, 19:00etan egingo dute antzezlana bihar –hilak 30– euren lokalean –Karaez kalea, 4–.
Oiartzungo antzerkizaleak oholtzara igoko dira berriz biharkoan –hilak 30– Klown antzezlanarekin. Saioa Aizpurua Arribas da lanaren zuzendaria, eta arratsaldeko zazpietan egingo dute emanaldia, euren lokalean –Karaez kalea, 4–.
Aizpuruaren gidaritzapean, Mirari Astigarraga Agirre, Irati Altube Esparza, Janire San Sebastian Ugartemendia, Izaskun Llona Güèmez, Angel Muruzabal Zalba eta Yera Laka Gartzia ariko dira.
