Txapelak jantzi nahi dituzte
Paleta eta Pala Motzeko Herriarteko Txapelketako itzulera partidak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Agustina Otaola pilotalekuan, 19:30ean

Paleta eta Pala Motzeko Herriarteko Txapelketako itzulera partidak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Agustina Otaola pilotalekuan, 19:30ean hasita. Aurrez aurre, Errenteria eta Deba. Deban jokatutako joaneko partidetan Eskisabel eta Ruben nagusi izan ziren 16-35 irabazita Larruzko Paletan, baita Yorel eta Abel ere 28-40 irabazita. Hori horrela 2-0 Errenteriaren alde eta 31 aldeko punturekin.
Finala gertu dute baina Errenteria taldeko pilotariek bi partida on jokatu beharko dituzte, joanekoan jokatutakoen antzekoak.
Azken lau urteetan Errenteriak lau final jokatu ditu eta horietatik erdia irabazi, 2022an eta 2024an; bitan izan zen taldea txapeldun orde, 2021 eta 2023an.
Errenteriarrak finalerdietan zuzenean sartu dira, ostiralekoa izango da beraz, pilotariak etxean jokatzen ikusteko aukera bakarra.