Antzerkiek eta jaiek girotuko dute, batez ere, ekaina
Ekaineko Oiartzungo aisialdirako agenda argitaratu dute, eta, besteak beste, jaiak, azokak eta elkartasun ekimenak egingo dituzte.
'Ni Ibizara... ta zuek atzetik' antzezlaneko irudi bat. Mendi Urruzuno Dagoeneko argitaratu dute Oiartzungo aisialdiko ekaineko agenda, eta, zalantzarik gabe, antzerkia eta jaiak izango dira datozen asteetan nagusi herrian. Izan ere, hilabete osoan zehar Saltsa Guztietako Perrexila taldeak zenbait antzerki emanaldi egingo ditu, eta, horretaz gain, Ergoien, Altzibar eta San Joan kaleko festak ospatuko dituzte.
Hala ere, dokumental eta laburmetrai emanaldiak, elkartasun ekimenak, HemenGuk azoka eta Intxitxu trail bezalakoak ere izango dira.
Ekaineko ekitaldi guztien zerrenda ikusteko, egin klik hemen.
