Elkarretaratzea egingo du Feministen Asanbladak Bilboko erailketa salatzeko
Bilboko erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo du Oiartzungo Feministen Asanbladak, gaur. 19:00etan izango da, Oiartzungo plazan.
43 urteko gizon batek 13 urteko alaba indarkeria bikarioa erabiliz hil ondoren bere buruaz beste egin duela jakinarazi du Bilboko Udaltzaingoak. Larraskitu auzoan izan da erailketa, goizaldean, familiaren etxebizitzan.
Gertakari horien aurrean, Oiartzungo Feministen Asanbladak Bilboko erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur –hilak 30–, Oiartzungo plazan. 19:00etan elkartuko dira.
