Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
OIARTZUNGO SAGARDO EGUNA
Iñigo Isasa Arrastoa. Baleio sagardotegia.

"Ez dut erreleborik ikusten; nirekin bukatuko da Baleio"

Iñigo Isasa oiartzuarrak kudeatzen du Oiartzungo Baleio sagardotegia, eta, bihar, Done Eztebe plazan izango da berak ekoitzitako edariarekin. Txotxik ez duen Gipuzkoako sagardotegi bakarra da Baleio.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/05/30

Baleio sagardotegiak urteak daramatza Oiartzungo Sagardo Egunean parte hartzen, eta, aurten ere ez da gutxiagorako izango. Iñigo Isasa sagardogileak 1992an hartu zion sagardotegia haren osabari, eta, besteak beste, sagardoaren sortze prozesuaz eta Sagardo Egunaren inguruan mintzatu da. 

Zenbagarrenez joango zarete Oiartzungo Sagardo Egunera?
Ez dakit esaten, baina ziur 30 urte badirela. Hasieratik joaten garela esango nuke. 

Urteen poderioz sumatu duzu aldaketarik Oiartzungo Sagardo Egunean? 
Tira, handitzen joan da. Hasieran uste dut bertso astearen barruan egiten zela; alegia, sagardo dastaketa zen beste egitarau baten barruan antolatutako ekintza bat. 

Orain, ordea, jendeak badaki maiatzeko azken larunbatean Sagardo Eguna ospatzen dela. Esango nuke hasiera-hasieran baino indar gehiago duela.

Nola egiten duzue lan Baleion?
Sagardoa egiten dugu soilik; ez dugu otordurik ematen. Beti bezala, udazkenean egiten dugu sagardoa. Garaia heltzen denean sagarrak ekarri eta erosten ditugu, eta behin horiek lortuta sagardoaren elaborazioarekin hasten gara. Azken pausua edaria botiletan sartzea izaten da, eta behin hori eginda saldu egiten dugu. 

Ez daukagu txotxik; txotxik ez duen Gipuzkoako sagardotegi bakarra gara. 

Nongo sagarrak erabiltzen dituzue?
Inguruan, Oarsoaldean sagarrak daudenean bertakoak erabiltzen ditut. Normalean, ehuneko laurogei inguru Oiartzundik hartzen dut, baina Irundik ere, esaterako, hartzen ditut batzuetan. 

Hala ere, urteak izaten dira; sagarrak urte batean ematen du eta hurrengoan ez, hortaz, urte batzuk egoten dira zeinetan hemen [Oarsoaldean] oso sagar gutxi egoten den. Kasu horietan kanpotik ekartzen dugu sagarra, normalean Bretainia eta Normandiatik. 

Zenbat sagardo mota egiten dituzue?
Bakarra.

Eta nola deskribatuko zenuke haren zaporea?
Urtetik urtera aldatzen joaten da, ez da beste edari batzuk bezala; batzuk beti zapore bera izaten dute, baina sagardoak ez. Aldatzen joaten da. 

Alabaina, esango nuke sagar gorputz dezente duela eta zapore suabea duela Baleio sagardoak. 

Zerk egiten du Baleio sagardoa ezberdin?
Sagardo onak alde guztietan daude; bakoitzak bere ñabardurak ditu. Jendeak hautatzeko aukera izan behar du, eta horretarako da Sagardo Eguna. 

Jendeak sagardo ezberdinak dastatu behar ditu, eta norbere kabuz aukeratu behar du bakoitzak zein den sagardo onena.  Sagardo guztia sagarretik heldu denez, ez nuke esango nirea berezia denik.  

Sagardotegi batentzat zer suposatzen du sagardo egun batean egoteak?
Egun horretan sagardoa da protagonista, eta hori garrantzitsua da. Gainera, guk egindako lanaren emaitza jendaurrean jartzeko eguna izaten da. 

Egun horretan jende gaztea ibiltzen da, eta hor dago etorkizuna. 

Zein da Baleioren historia?
Nik nire osabari hartu nion sagardotegia, 1992an. Lehen ganadua —behiak eta ardiak— genuen, eta sagardoa ere egiten genuen, baina hori bestelako laguntza txiki bat zen. 

Gero, 1996an ganadua kendu eta sagardoa egiten hasi nintzen. 

Betidanik egin izan dugu sagardoa; nik hartu aurretik osabak eta aitonak egiten bazuten ere, beste osagarri bat zen. 

Zein etorkizun ikusten diozu zure sagardotegiari?
Ez dut erreleborik ikusten. Baleio nirekin bukatuko da. Uste dut sagardoaren munduan nire kasu berberean aurkitzen den jende asko dagoela. 

Jendeak, gaur egun, ez du horrelako loturarik egin nahi, eta atzetik datozenek beste gauza batzuk nahi dituzte.

Oiartzun, sagardoak

  • Altuna
  • Arkale
  • Baleio
  • Bianditz
  • Erroilbide
  • Goiko
  • Lastaola
  • Harritxuita
  • Igoin
  • Larregain
  • Lindurenborda
  • Lizeaga
  • Monondi
  • Oialume Zar
  • Oianleku
  • Ordozelai
  • Petritegi
  • Txurrumurru
  • Urkabe

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.