Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Hondakin urak badiatik atera nahian

Donibaneko saneamendu sareko lanak atzeratu dituzte, eta hitzarmen berria egin beharko dute eragindako erakundeek, aldundiak lanen planteamendua aldatu ostean. Lanak aurten hastea eskatu dute bizilagunek.

1.000 bizilagunek zuzenean isurtzen dituzte komunetako hondakin urak badiara.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate
Pasaia
2025/05/30

Nahasirik datoz urak Pasaiako badiaren eskuinaldean. Nahasi eta narras. Urte luzetako Donibaneko alde zaharreko saneamendu sarearen eskaerak ez duelako hainbat saiakeren ostean, momentuz behintzat, porturatzerik lortu, eta oraindik ere, barrutiak dituen 2.400 biztanletik ia-ia erdiak ur beltzez tindatzen jarraitzen duelako badiako ura. Komunetako hondakinak dituzten urak itsasora isurtzen ikus daitezke marea behean dagoenean Donibaneko alde zaharreko eta Bizkaia plazako etxeetako hodietatik zuzenean.

Ez da berria gaia, oso atzetik dator, eta aterabidea emateko hainbat proiektu ondu badituzte ere, batek berak ere ez du aurrera egin. Hilaren erdialdean prentsa oharra helarazi zuen Teo Alberro Pasaiako alkateak komunikabidetara Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiori eskatuz Donibaneko saneamendu lanak urtea bukatu baino lehen has ditzan. Izan ere, 2023an lankidetza hitzarmena sinatu zuten Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Añarbek eta Ura agentziak. Lanen lehen faserako epeak eta finantzaketa ezarri zirela, eta bi urte geroago ez direla bete salatu zuen udal agintariak.

Hitzarmen horren arabera lanen lehenengo faseari ekingo zion aldundiak Bonantzatik Santiago plazara; 2023an aterako zituen lan horiek kontrataziora, esleitu, eta 2024an lanak hasi. Data berriak eman zituzten ondoren, 2024ko urrian kontratazioa atera eta aurtengo urtarrilean hasiko zirela lanak. Hitzarmenean jasotakoak ez direla bete-eta heldu da Pasaiako alkatearen eskaera.

Alkatearen prentsa oharraren ondotik heldu zen Donibaneko Saneamendu Integralaren Aldeko Batzordearen oharra. Haserrea eta ezinegona azaldu zuen batzordeak, eta konpromisoa eskatu zien eskumena duten erakunde guztiei arazoari aterabidea eman, eta eskari historikoa ixteko.                 

Herritarrez osatutako batzorde horretako kide dira Oihane Oronoz Elzaurdi eta Kontxi Olaetxea Altzugarai. Bete-betean eragiten die saneamenduaren aferak beste 1.000 bat bizilaguni bezala, eta presazko irtenbidea eskatzen ari dira arazoarekin behin betiko bukatzeko. 2021ean eratu zuten herritarren talde hori: «2021eko urriaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalak aurkeztu zuten Donibanen bertan barrutiko saneamenduaren aurreproiektua. Une horretan gabezi garrantzitsu batzuk antzeman genizkion proiektuari: gasa ez zen alde zaharrera sartzen, etxebizitza batzuk saneamendutik kanpo utzi zituzten, eta obra egiteko epea oso luzea zen. Hori ikusita, elkartu eta talde bat egitea erabaki genuen».

Herritarrak, etsita

Haserre eta etsita azaldu dira biak ala biak. Enegarrenez ikusi dutelako atzeratu dela urte luzetako aferaren konponbidea, eta beldur dira bide horretatik jarraituko ote duen. Kexu dira azken aldaketarekin; izan ere, hitzarmenaren arabera Bonantzan hasi behar zuten lanek, Santiago plazaraino: «Orain jakin dugu alde bakarrez erabaki duela Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiok lanak Bizkaia plazatik hastea. Horrek hitzarmen berria egin behar izatea ekarriko du, lanak berriro atzeratzea». Haserre dira bi bizilagunak batzordetik beti eskatu dutelako Bizkaia plazatik hastea obra, errazagoa omen delako saneamendu sare berrira lotzea; «ezinezkoa omen zen hori, Bonantzako aldea omen zen errazena, eta handik hasiko zirela. Hori esan ziguten, eta, orain, bat-batean, 2025eko otsailean egindako bileran aldundiak Bizkaia plazatik hastea erabaki duela jakinarazi zuen».

Neurri batean poztu behar direla aitortu du Oronozek, kaltetutako bizilagun asko biltzen delako Bizkaia plazaren bueltan, «500 bizilagun dira». Baino arriskua ere ikusten dute, eta horrek beldurtzen ditu, «ez baitugu bermerik alde zaharrarekin jarraituko dutenik. Kalea ez du inork altxa nahi, paretak erortzen ari dira, arrakalaz josita dago, ez da zaindu herria eta Piedadea bera harriz husten ari da… ez da espazio egonkorra. Portu Agintaritzaren eskumena da, eta eskaera pertsonalak zein udalarenak badaude ere esku har dezan, portua ez da ezertan ari». Eskaera garbia egin dute batzordetik: saneamendu sarearen lanak has daitezela urtea bukatu aurretik, eta hitzarmenera bilduta gelditu dadin alde zaharreko saneamendu sarearen lanak ere egingo direla epeak zehatz markatuta, «egingo diren bermea nahi dugu, konpromiso argia, idatziz».

Lanak egiteko moduak ere kezkatzen ditu. «Hasieran fase batean planteatu zuten dena, gero bi fasetan egitea erabaki zuten, eta orain dena fase txikietan egitea. Zer esan nahi du horrek? Zenbat luzatuko dira lanak? Zein berme dugu dena egingo dela? Jarraipena emango zaiola eta fase bat bukatuta hurrengoa hasteko dena prest dagoela bermatzea nahi dugu».

Ura kutsatzen uneoro

Bizilagun asko amore emanda daudela diote Oronozek eta Olaetxeak. «Urte asko dira, eta badirudi ez zaiola inori axola. Ura kutsatzen ari gara uneoro. Bizkaia plazako saneamendua eginda, herritar kopuru handi batek utziko dio komunetako hondakinak dituzten urak badiara botatzeari, eta horrekin aurpegia garbituko du aldundiak. Baina beste 500 herritarrek jarraituko dugu ur zikin horiek zuzenean itsasora isurtzen, ekologia aldetik suposatzen duenarekin».

Sentsazioa dute «adarra jotzen» ari zaizkiela behin eta berriro, «planteamendu aldaketa etengabeak, data atzerapenak uneoro». Udalari eskaera zehatza egin dio Olaetxeak, «eskura dituen baliabide guztiak erabil ditzan eskatzen diogu saneamendu sarea egi bihurtu dadin behingoz».

Jasangarritasun diputatuaren adierazpenen harira mesfidati azaldu dira bi bizilagunak. «Saneamendua lehentasuna dela dio, baina hala izateko asko tardatzen ari dela uste dugu. Gaiaz ez du hitz egiten ez bada idatzi bat bidaltzen dugula prentsara nazkatuta gaudela esanez, eta atera denean, minetik eta haserretik atera da. Inongo momentuan ez zaio herriari barkamenik eskatu esanez ulertzen dutela herritarron haserrea… Jarrera oso zikina da».

Barrutiarena egoera berezia dela badakite, «ez dugu ezagutzen saneamendu sarerik ez duen halako biztanle kopuruko beste lekurik Euskal Herrian». Onartu dute, halaber, zailtasun teknikoak izan badituela, «hori argudiatzen dute behin eta berriro, baina beste leku batzuetan egin dira teknikoki zailak ziren gauzak. Gaur egun teknologiak ikaragarri egin du aurrera, eta nahi izanez gero egin daiteke, borondatea eta konpromisoa behar dira». 

Horren adibide jarri dute gasa alde zaharrean sartzeko behin eta berriz jarri dizkieten oztopoak: «Ezinezkoa zela esaten ziguten, ez zegoela modurik. Orain, berriz, proiektuan sartuta dago, saneamendu sarearekin batera egiteko». Hala izateko, ordea, bizilagunek hartu behar izan zutela ekimena azaldu du Oronozek. «Nortegas enpresarekin harremanetan jarri eta esan ziguten aukera bazegoela, informazioa garden eman zigun, baita zein aukera zeuden azaldu ere. Argi esan zigun enpresak gasa jartzea borondate kontua zela. Informazio hori aldundiaren eta udalaren esku jarri genuen, eta proiektuan sartuta dago».

Herritarrek udalaren eskaerarekin bat egin dute, eta aldundia barrutira bertaratzea eskatu dute jendaurrean proiektua azaltzera, «planteamendu landuarekin, serioarekin, datekin etortzea eskatzen diogu, eta herritarrei azaltzea».

Etsipenez, eta hainbeste atzerapenen ostean, nekearekin ere bizi dute egoera bizilagunek: «Azken berrien arabera, udalak jakinarazi digunez, irailean lizitaziora aterako dira lanak hitzarmen berria udararako adostuta, eta urte bukaerarako lanak hasteko moduan izango omen dira. Ea egia den». Orain arte bezala gertutik jarraituko dute saneamenduarekin lotutakoaren garapena batzordeko kideek, «ekainean berriz ere eskatuko diogu bilera udalari prozesuaren jarraipena egiteko».

Erakunde arteko hitzarmena

Iraitz Pazos Lapido Pasaiako Udaleko Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena, Herri Berriztapenerako eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu du aldundiarekin zein inplikatutako beste erakunde batzuekin hitzarmena sinatu zuela udalak lanak egikaritzeko ardura eta finantziazioa banatzeko. 2023ko ekainean heldu zen EH Bildu alkatetzara Pasaian, Podemosekin gobernu taldea osatuta. Saneamendu sarearena gai zaharra dela azaldu du Pazosek: «2008-2009tik bueltaka dabil gaia, hainbat proiektu eta saiakera izan dira, baina ez dira inoiz gauzatu. Sinatutako hitzarmenaren arabera, Bonantzatik Santiago plazara arteko tarteari eragingo zion lehen faseak, eta 2023ko bukaeran lan horiek kontrataziora atera, esleitu, eta 2024an obrak hasi behar zuen».  Hasieratik nahikoa temati ibili direla esan du udal ordezkariak lanak hasteko, «aldundiaren aldetik beti jaso izan dugu lanean ari zirela, baina hainbat kontu lotu gabe zituztela, eta horiek gabe ezin zutela aurrera egin». 

Argi esan du Pazosek udalak hasieratik jarri duela protokoloa mahai gainean, joan den udaberrian osatuta zegoela, nahiz eta ez zen hitzarmenean halakorik eskatzen, «udaran adostu genuen protokoloa egokia zela, eta 2024ko urrian aterako zela kontratazioa aurtengo urte hasieran lanak hasteko». 

Kontratazioa martxan jartzen ez zela-eta urgentziazko bilera eskatu ziola udalak aldundiari zehaztu du Pazosek, «gertatzen ari zena jakin eta nola desblokeatu erabakitzeko. Aldundiak orduan proposatu zigun Bonantzatik beharrean, Bizkaia plazatik hasi nahi zutela, lehiaketara atera behar zuenean eta lehenengo faseko proiektua egina eta itxita zegoenean».

Udala etengabean izan dela harremanetan bizilagunekin esan du zinegotziak. «Udalera heldu garenetik harremana mantendu dugu herritarrekin, beraiekin bildu gara eta informazioa helarazi diegu. Hitzarmenak zehazten du udalarena dela bizilagunekin harremana egiteko ardura, eta aldundiarena, berriz, obra kontratatu eta egikaritzea».

Bi urteko atzerapena

Lanen planteamendu aldaketak «atzerapena» suposatu duela jarri du nabarmen Pazosek: «Uler dezakegu lanak konplexuak izatea, baina ulertu ezin duguna da zergatik utzi duten hainbeste denbora pasatzen. Ez dugu ulertzen zergatik ez zen hasieratik planteatu Bizkaia plazatik ekitea, bizilagun kopuru handiago bati eragiten dionean kolpe bakarrean eta teknikoki errazagoa denean». Zentzu horretan aldaketaren gaineko irakurketa positiboa egin du udalak, eta kontrara bi urte alperrik galdu direla jarri du nabarmen. 

Otsaileko bilera horretan,  udalak Bizkaia plazako proposamena aztertuko zuela, baina abendurako Bonantzako lanak martxan jartzeko eskatu ziola aldundiari azaldu du Pazosek: «Gure harridurarako aldundiak beste bilera batera deitu zuen udala apirilean. Udaberrirako geldituak ginen kontratazioa martxan jartzeko». Bilera horretan jakinarazi zieten abenduan adostutako konpromisoak bete ez, eta gainera, diputatuak erabaki zuela Bizkaia plazatik hasiko zela obra, eta ez Bonantzatik, «haserre gaude diputatuak adierazi duelako udalaren erruz atzeratu dela obra, baina udalak ez du erabaki Bizkaia plazatik hastea, diputatuak erabaki zuen hori, alde bakarrez».

Bizilagunekin elkartu direnean egoeraren berri emateko «haserre» eta instituzioekiko «mesfidati» hartu dutela aitortu du udal ordezkariak: «Apirileko bilera hartan udalak pare bat informazio helaraziko zizkiola aldundiari adostu genuen, eta hiru aste eman ditu udalak hori bideratzen. Hortaz, bi urte pasako atzerapena ez da udalaren ardura izan, baizik eta aldundiak planteamendu aldaketa bat egin duelako».

Aldaketarekin konforme dago udala, bizilagunak bezala, baina ezin du ulertu bi urteko atzerapena, «denbora galera alferrikakoa izan da, bazegoen hasieratik ekitea egingarria eta errazagoa zen bide horri».

Adostutako epeetan saneamendu sarea ezartzeko lanak egingarri ote diren ikusten dituen galdetuta, baietz dio Pazosek, «hitzarmen berria udararako onartuta, iraila-urrian kontratazioa atera eta urtarrilean obrak hasteko moduan izan gaitezke». Horiek dira adostu dituzten epe eta termino berriak. 

Udalaren gutunak aldundiaren haserrea piztu duela jakitun da Pazos. «Alkateak diputatuari eskatu diona benetako konpromisoa hartzea eta obrak hastea da. Arrazoizko eskaera da, oso neurtua, zenbait gertakariren ondorengo erreakzioa. Batez ere konpromiso idatzia lortu nahi genuen diputatuaren aldetik, epe berriak finkatuz».

Asteartean urgentziazko bilera egin zuten  Alberro alkateak, Pazosek, Aintzane Taberna lehen alkateorde eta gizarte Ekintzako zinegotziak, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, eta sail horretako teknikariek. Asensiok berak zabaldu zuen sare sozialen bidez bilera emankorra izan zela. Bide horretatik mintzo zen Pazos hitzari adierazpenak egiteko unean, eta saneamendu sarearen aldeko udalaren konpromiso betea berretsi.

Oihane Oronoz eta Kontxi Olaetxea, Donibaneko Saneamanedu Integralaren aldeko Batzordeko kideak.Imanol Saiz Gomez de Segura

Ondoko galeriako argazkiak Imanol Saiz Gomez de Segurak eginak dira.

Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)
Pasaia. Donibaneko saneamendu sarea (2025-05-30)

Erlazionatutako edukia«Urte asko dira eta badirudi ez zaiola inori axola; ura kutsatzen ari gara uneoro»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.