Ødei izango da Kantagiltzako ekaineko protagonista
Ekainaren 8an izango da ekitaldia, eta Ekain Perezek gidatuko du saioa. Txartelak Kastro Berri tabernan erosi behar dira.
Ekainaren 8an –igandea– izango da Kantagiltzaren hurrengo saioa, eta Ødei izango da oraingoan gonbidatua.
Raperoa eta ekoizlea da, eta Ekain Perezen gidaritzapean egingo du saioa Arizmendienean. Hitzordua 18:00etan izango da, eta txartelak Kastro Berri tabernan daude salgai, bost euroan.
Antolatzaileek jakinarazi dute eguraldi txarra egingo balu ekitaldia udalbatza aretoan egingo luketela.
