Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

'Bide berria' topoa integratzeko proposamena aurkeztu du udalak

Udalean ordezkatuta dauden bost alderdietatik lauk babestu dute 'Bide berria' proposamena. Topoarentzat proposamen integrala eta anbiziotsua da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/03

Topoa integratzeko udalak egin duen proposamena aurkeztu du Aizpea Otaegi alkateak gaur. Atzo aurkeztu zioten ETS Euskal Trenbide Sareari, eta ondoren udal alderdi politiko guztiei. Gaur prentsaren bidez zabalduta, herritarrekin partekatzeko garaia izango da gaurtik hasi eta datozen egunetan. Horretarako batzar irekiak antolatu dituzte gaur, asteartea, Fanderiako auzo elkartean 19:00etan;  bihar, asteazkena, 18:00etan Xenpelar Etxean; ostegunean (hilak 5) 18:00etan Gaztañoko auzo elkartean; eta azkena, hilaren 11n, 18:00etan Galtzarabordako jubilatuen elkartean.

Otaegik aurkeztu du proposamena xehe. Ez du bakarrik egin, ondoan izan ditu EH Bilduko koalizio kide eta Hirigintza zinegotzi Eneko del Amo; Elkarrekin Errenteriako eta gobernu taldeko kide Maite Gartzia; EAJko bozeramaile Elixabete Murua; eta PPko zinegotzi Antonio Vicente. Gaurko agerraldian batera azaldu dira, denek egin dutelako bere Bide berria proposamena; udalean ordezkatuta dauden bost alderdietako lauren babesarekin aurkeztu dute, hortaz, topoarentzat proposamen integrala eta anbiziotsua dena. PSE-EEk, momentuz behintzat, ez du bere egin proposamen hori. Otaegik berak esan du “ateak parez pare zabalik” dituztela bat egin nahi duten guztientzat.

Azken bi egunak Errenteria-Oreretarentzat garrantzitsuak izan direla esaten hasi du alkateak gaurko agerraldia. Atzo lankidetza hitzarmena sinatu zuen udalak ETSrekin topoa udalerrian integratzeko. Lankidetza protokolo horren xedeak bi dira nagusiki: bi erakundeen arteko lankidetzarako marko bat eraikitzea bat, eta bestea topoak udalerrian duen eragina gutxitzeko eta bere ibilbidearen ingurua birgaitzeko eta eraldatzeko irtenbide partekatuak adostea. Atzokoa bezain garrantzitsua izan dela gaurkoa sinistuta azaldu da udal agintaria, “topoa gure udalerrian integratzeko udal gisa zein proposamen egiten dugun aurkeztuko dugulako”.

Nabarmen jarri du Otaegik Bide berria proposamena ez dutela udal gobernu talde gisa egin, udalerri gisa baizik, “uste dugulako gure udalerriaren etorkizuna jokoan dagoela eta ahalik eta kontsentsu zabalena lortzea garrantzitsua izango dela”.

Proposamena, halaber, eztabaida eta ekarpen berrietara zabalik izango dela adierazi du, “hori da datozen egun eta asteetan egingo dugun proiektuaren sozializazioaren funtsa, proposamena bera azaltzea batetik, eta bestetik, proiektua aberastu edo osatu dezaketen ekarpenak jasotzea”.

Donostialdeko metroaren barruan Altza-Galtzaraborda tartea oso aurreratuta dagoela jarri du nabarmen, bestalde, Otaegik. Gogorarazi du, horiek bukatuta, topoaren 7,5 minutuko maiztasuna bermatuta egongo dela eta puntu horretan esan du ahoan bilorik gabe, “Errenteriaren unea” dela, “gure udalerriak ere merezi du inguruko udalerrietan eta hirietan egin diren moduko topoaren integrazio proiektuak, horregatik landu dugu, hain justu, eta horregatik aurkeztu dugu gaur Bide berria proiektua”.

Gaur komunikabideen aurrean aurkeztutako proiektuaren atzean hilabeteetako lana dago. Hala adierazi du Otaegik, baita hainbat eragile eta herritarrekin landutako proiektua ere izan dela: “Ulertzen dugu eraldaketa integralerako proiektua dela, anbizioa duena, eta ikuspegi berritzailearekin egindakoa. Udalaren proposamena da hau, baina hemendik aurrera herritarren iritziarekin aberastu eta osatu nahiko genuke, eta Eusko Jaurlaritzarekin, kasu honetan ETSrekin, garatzea ezinbestekoa izango da”. Horiek proposamenaren elementu garrantzitsuak.

Proiektua lantzeko garaian bost helburu garrantzitsuren bueltan egituratu dute: kalitatezko espazio publikoa irabaztea; zarata gutxitzea; irisgarritasuna hobetzea; mugikortasuna hobetzea; eta aparkaleku gehiago sortzea intermodalitatea aurreikusita.

Helburu horiek kontuan hartuta, topoaren ibilbidean eremu garrantzitsuetarako egin dituzten proposamenak azaldu ditu alkateak. Lau eremu dira horiek: Galtzaraborda, Erdigunea, Gaztaño eta Fanderia. Lehenengo hiru eremuetarako proposamenak integralak dira, eta Fanderiarako proposamen xumeagoa egin dute.

Proposamenak
Banan-banan azaldu ditu gero proposamen horiek. Galtzarabordaren kasuan gaur egungo tuneletik zein eraikitzen ari direnetik Galtzarabordako kiroldegiraino eremu guztia estaltzea proposatu dute, baita oinezko zein bizikletentzako bidegorria egitea ere. Horretaz aparte, bi igogailu berri txertatu ditu udalak bere proposamenean eremu horretarako. Espazio publiko asko irabazten dela proposamenaren arabera azaldu du Otaegik, baita parke bat sortu ere, eta bizikletentzako aparkaleku estalia ere proposatu dute.

Bertatik geltoki arteko zatiari erreparatu dio alkateak, Galtzaraborda eta Gaztaño-Erdialdeko geltokiak lotzen dituen ibilbideari. Trenbideak azpialdean duen egungo hormigoizko oinarri sendoa hustea proposatzen du Bide Berria proiektuak, bi kaleen arteko konexioa ahalbidetuz, zutabe soil bilakatuta. Beste bi proposamen gehiago egin ditu udalak espazio horretarako: trenbidea enkapsulatzea kristalezko kapsula eraikita zarata gutxituz, eta horren gainean, pasarela bat gehitzea oinezko eta bizikletentzako. Horrek Gaztaño-Erdialdeko espazioa Galtzarabordan Antxorekin lotzeko egingo den bidegorriarekin lotzea proposatzen da, halaber. Igogailua ere jaso du proposamenak Erdialdeko espazio berritu horretarako. Kaputxinoetako eliza parean den escalextric itxurako pasabidea ere desagertuko litzateke proposamenaren arabera azaldu du Otaegik.

Erdialdea-Gaztañoko geltokiaren eremuan proposamenean geltoki berria gaur egun dagoen geltokiaren lekuan eraikiko litzateke. Bertan ikusten da azkenengoz trenbidea, hortik aurrera Fanderiako tuneletik azaltzen den arte ez da agerian izango topoa. Eskailera mekanikoak edo igogailu bidez igo ahalko da geltoki paretik, eta Pablo Iglesias kalearen erdialdera arte zabaltzen da eremu estali bat espazio publiko bilakatzen dena eta paseatzeko edo egoteko espazio bihurtuko dena.

Pablo Iglesias kaleko  bidearen erdialdean errepide bat proposatzen du, Gaztañoko bizilagunek ibilgailuz auzorako sarbidea izan dezaten. Errepide horrek bigarren espazio publiko garrantzitsua ahalbidetzen duela azaldu du Otaegik: “Gaur egun topoaren garajeak dauden espaziorako proposatzen dugun espazioan litzateke. Espazio publiko garrantzitsua irabazten da, jolas eremu bat aurreikusi dugu, eta gainera, aparkaleku bat, Gaztelutxoko biribilgunetik sartu eta ateratzeko aukera emango lukeena”. Aparkaleku horrek izaera “intermodala” lukeela adierazi du, “topoaren erabilera gehiago sustatzeko egokia izango litzateke, baina inguruko auzotarrentzat aparkaleku aukera izango da, disuasorioa izatearekin batera, bertan aparkatuta Erdigunean oinez ibiltzeko aukera emango duelako”. 250 autoentzako lekua izango luke aparkaleku berriak.

Eremu horretan ere, beste guztietan bezala, bidegorria oso presente du proposamenak eta Galtzarabordarekin, eta hortaz, Pasaiarekin (Antxo), lotuta legoke uneoro.

Fanderiakoa, Bide berria proposamenaren azken eragin gunea. Bertarako proposamenik xumeena, baina ez garrantzitsu gutxiagokoa Otaegik nabarmendu duenez, “helburua du  Fanderiako bizilagunek daukaten zarata gutxitzea”. Bertarako pantaila bidezko estaltzea planteatu du udalak.

Bide berria datutan

Proposamena datuetara eraman du ondoren Otaegik, hasieran markatutako helburuak betetzen direla agerian utziz. Hala, esan du, esku hartzearen bidez 39.000 metro koadro berreskuratuko liratekeela herritarrentzat, 940 metroan trenbidea kapsulatuko litzatekeela eta 1.200 metroan pantaila akustikoak instalatuko liratekeela zarata murrizteko.

Halaber, sei igogailu berri instalatzea aurreikusten du proiektuak, bi Galtzarabordan, bi Erdigunean, eta bi Gaztañon. Oinezko eta bidegorri bidezko lotura berri bat sortuko litzateke, Gaztaño eta Galtzaraborda artean, Pasai Antxoraino iritsiko litzatekeena, “guztira, 1.750 metroko bidegorri eremua irabaziz”.

Berriro jarri du nabarmen Otaegik Bide berriaren atzean hilabeteetako lan handia dagoela, “bai arkitektoek bai ingeniariek egindakoa. Proposamena egingarria da teknikoki, eta iruditzen zaigu ekonomikoki ere hala dela. Denera 65 milioi euroko proiektuaz ari gara”.

Eperik ez da momentuz. Lankidetza esparruan zehaztu beharreko kontu garrantzitsuetako bat izango dela hori adierazi du alkateak kazetarien galderei erantzunez, “zehaztu beharko da alegia, zein epe jartzen dizkion ETSk bere buruari proiektu hau gauzatzeko”.

Albiste hasierako bideoa Imanol Saiz Gomez de Segurak egina da. Behekoa, berriz, udalak proposamenarekin zabaldu duena.

Errenteria-Orereta. Bide berria proposamena (2025-06-03)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.