2025/6

Madalenetan, 130 ekintzatik gora

Zumardiko oholtza nagusitik pasako dira aurtengo madalenetan, Puro Relajo, Niña Coyote eta Chico Tornado, Oihan Vega, J. Martina eta Errenteriako Musika Banda.

Sanpedroak, azken txanpan

Gaur bukatuko dira San Pedroko festak. Azken eguna bada ere, sanpedrotarrek ekintza mordoa dituzte oraindik aurretik. Goizean kirola izan da protagonista haur lasterketarekin eta futbol partidekin.

Jantziaren zentroak bederatzigarren erakusketa iraunkorra zabaldu du

1740 urtetik 1970ra arteko 35 kaleko jantzi bildu dituzte erakusketa iraunkor berrira.

Asteburuan, San Pedro irabazle

Oparo joan da sanpedroen asteburua. Besteak beste Artzain eta Inudeen desfileak, eta San Pedro-Antxo desafioa izan dira.

Udako ordutegia izango dute Oarsoaldeko turismo bulegoek

Bost guneetan informazio pertsonalizatua jasotzeaz gain, eskualdeko zenbait ekintzetako erreserbak egiteko aukera izango dute bisitariek.

Espetxe zigorrak eta isunak, Ciudadanos auziaren arrastoa

Oihu eta kazerolada bidez "faxismoaren kontra" egin zutenetako 23 lagun horiek akordio batera heldu dira fiskaltza eta akusazio partikularrarekin, azken unean, epaiketaren atarian.

Malkoak 'trapu' bihurtu dituzte

Batelerek asteburuko bi banderak irabazi dituzte eta ETEko lider jarri dira. Herrian harrera beroa egin zieten atzo.

Errenteriako bandera, Oriora

Hibaikako Senior Gizonak bigarren sailkatu dira, Oriotik bederatzi segundora. bandera ez dute lortu gaur, baina liderrak izaten jarraitzen dute.

Oiartzunena da txapela

Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapelketa irabazi du Oiartzunek, bosgarrenez. Laugarren urtez segidan irabazi dute txapelketa oiartzuarrek.

"Gure gizartea eta bereziki gure herria bidezkoagoa izan dadin lan egingo dugu"

Lezoko Udaleko talde politiko guztiek adierazpen bateratua egin dute LGBTIQ+ harrotasunaren egunaren harira.

Elantxoben hirugarren egin du Hibaikak

KAE2 Ligako hirugarren jardunaldian hirugarren postua egin dute Hibaikakoek, horrek sailkapen taulako bigarren postura eraman ditu.

Emakumeek egindako kakorratz banderatxoekin apaindu dituzte kaleak

Adinkide GKEak sustatu du jarduera, San Pedroko jaiak direla eta. "Komunitate loturak" eraikitzeko asmoz antolatu dute, nagusiki adinekoen artean.

Trafiko eta aparkaleku aldaketak sanferminengatik

Uztailaren 4tik 8ra Antxoko sanferminak izango dira. Ospakizunek trafiko eta aparkaleku aldaketak ekarriko dituzte barrutira.

Esklerosi anizkoitzaren elkartearentzat izango da bildutako diru guztia.

Gaixotasuna ikusarazteko bustiko dira

Esklerosi anizkoitza erdi-erdian jarriko du Esklerosi Anizkoitzarengatik Busti Zaitez kanpainak igandean.

'Libia', ez hotz eta ez bero

Larunbatean pattal samar, eta igandean hobeto. Epel hasi du San Pedrok KAE1 Liga. Tripulazio gazteak hazten jarraitu behar du.

Abaura irteera antolatu du Urdaburuk

Urdaburu Mendizale elkarteak ohikoa duen Abau bordako irteera antolatu du uztailaren 12 eta 13ko astebururako.

Tratu onak josi dituzte Gaztañon

200 nerabe baino gehiagoren artean jositako 'Tratu Onen Arpillera' erakusketaren estreinatu dute Gaztañon baita I. Emakumeen Pala Txapelketa Herrikoia antolatu ere. Horien balorazio ezin hobea egin dute.

Oarso Bidasoko Hitza

Performancea Palestinaren alde

Gernika Palestinak deituta, gaur arratsaldean egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan.

'Santa Ana' naoaren gila izan daitekeena aurkitu dute Pasaiako badian

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.

Mocedadesen espiritua, San Fermin elizan

Trebera taldearen 'Recordando Mocedades' ikuskizuna jasoko du Antxoko parrokiak uztailaren 2an, sanferminen atariko bezala.

Gehiago