Abaura irteera antolatu du Urdaburuk
Urdaburu Mendizale elkarteak ohikoa duen Abau bordako irteera antolatu du uztailaren 12 eta 13ko astebururako.

Urdaburu Mendizale elkarteak ohikoa duen Abau bordako irteera antolatu du uztailaren 12 eta 13ko astebururako. Larunbatean Ozako oihana, Estriviella (2.045) Chipeta (2175), Tatxerak, Zuriza ibilbidea egingo dute; 12-16 kilometroko ibilbidea da, 1050-250 metroko desnibela du eta bost ordu eta erdi eta zazpi ordu arteko iraupena aurreikusi dute.
Igandean, berriz, Juan Pito, Arrakagoiti, Enaren bidea, Lapatia, Larrondo (1.703), Armotoa (1375), Isaba ibilbidea egingo dute; 17,5 kilometroko ibilbidea, 850 metroko desnibela du eta sei orduko iraupena aurreikusi dute.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute , astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara bitartean Urdabururen egoitzara joanda, edo egun eta ordutegi beretan 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta. Online ere egin daiteke, galdetegia beteta (klik hemen).
Autobusa, berriz, larunbatean (hilak 12) 07:00etan abiatuko da Zumardiko geltokitik, eta 07:15ean Aritzetatik. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 50 euro, eta diru sarrera Urdabururen kontu korronte zenbakian egin beharko dute, erreserba bermatzeko.
Eraman beharrekoen gaineko azalpenak ere eman ditu Urdaburuk. Eguneko motxila eraman beharko dute irteeran parte hartuko dutenek. Larunbatean Abau bordan lo egingo dute, eta maindire-zaku edo zaku arin bat eraman behar dute, baita bi egunetarako janari guztia ere.