Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako ordutegia izango dute Oarsoaldeko turismo bulegoek

Bost guneetan informazio pertsonalizatua jasotzeaz gain, eskualdeko zenbait ekintzetako erreserbak egiteko aukera izango dute bisitariek.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/06/30

Oarsoaldea garapen agentziak jakitera eman duenez, uda garaian ere Oarsoaldeko informazio puntuak zein turismo bulegoak irekita egongo dira.

Errenteriako eta Pasaiako bulegoak urte guztian egoten dira zabalik, eta uda garaian ez da gutxiagorako izango. Are, ordutegi zabalgoa izango dute abuztuaren 31ra arte; zehazki, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era egongo dira zabalik, egunero.

Horretaz gain, urriaren 12ra arte irekita egongo da San Marko Gotorlekua, asteazkenetik igandera, honako ordu tarteetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Jakinarazi dutenez, jaiegunetan eta zubietan ere irekita egongo da, eta berau irekita dagoen guztietan izango dute bisitariek bisita gidatua doan egiteko aukera.

Era berean, Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoa ere zabalik dago, eta hura ere urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Ostegunetan 8:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande zein jaiegunetan 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era egongo da zabalik.

Oiartzungo turismo bulegoari dagokionean, aldiz, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egongo da irekita. Arizmendi Enea etxe museoko beheko solairuan ematen du zerbitzua, egunero, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. Bestalde, hala nahi duenak, XVII. mendeko eraikinaren historia ezagutzeko bisitak doan eskainiko dituzte ostiraletan 11:00etan (euskaraz, gaztelaniaz edota frantsesez), eta larunbat zein igandeetan 10:00etan eta 12:00etan (euskaraz), eta 11:00etan eta 13:00etan (gaztelaniaz).

Kasu horretan erreserba aurrez egitea beharrezkoa da 943 50 89 13 telefonora deituta edo mezu bat bidalita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.