Errenteriako bandera, Oriora
Hibaikako Senior Gizonak bigarren sailkatu dira, Oriotik bederatzi segundora. bandera ez dute lortu gaur, baina liderrak izaten jarraitzen dute.

Oriok irabazi du KAE2 Ligako bigarren jardunaldia. Errenteria-Oreretan jokatu dute, eta etxeko traineruak lan bikaina egin badu ere gehiago izan dira oriotarrak gaurkoan. Bederatzi segundo azkarrago osatu dute horiek ibilbidea, eta Hibaikaren ontzia bigarren sailkatu da.
Erlojupekoa izan da gaurko estropada, ziaboga bakarrarekin, eta bukaerak irudi ederrak utzi ditu, minutuko aldearekin irten badira ere, Laredo, Orio eta Busturialdea pega-pega eginda heldu direlako helmugara.
Estropada irabazi ez, baina KAE2 Ligako taulan liderra izaten jarraitzen du Hibaikak 11 punturekin; bigarren postuan da Orio puntu bat gutxiagorekin. Ligako hirugarren jardunaldia bihar izango dute KAE2 Ligako sei ontziek Elantxoben, 12:00etan hasita. Linean izango da, hiru kale izango dira, eta lau luze egin beharko dituzte.
Bertan izango dira Hibaikako Senior Gizonak; burua hotz, eta berriro zerotik abiatzeko prest.
Estropada zuzenean jarraitu daiteke hemen klik eginda.




























































































































































































Denborak
1- ORIO ORIALKI 20:26,61 6
2- HIBAIKA SUSPERREGI 20:35,17 5
3- PORTUGALETE 21:08,78 4
4- BUSTURIALDEA, AKE 21:34,07 3
5- LUTXANA 22:00,37 2
6- LAREDO 22:20,95 1