'Gernika batailoia. Askatasunaren ametsa' liburua Lezon aurkeztuko dute
Franck Dolosor kazetari eta idazleak aurkeztuko du bere lana. Ostegunean izango da topaketa, Kultura Aretoan.
Franck Dolosor kazetari eta idazlea. 'euskalirratiak.eus' Franck Dolosor Haltza idazleak bere azken sorkuntza Lezon aurkeztuko du, Gernika batailoia. Askatasunaren ametsa liburuaren berri emango du hilaren 5ean (ostegunean) Kultur Aretoan, 19:30ean hasita.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren ekimenez egingo da aurkezpena. Kazetari eta idazleak egindakoaren gaineko xehetasun guztiak emango dizkie bertaratzen direnei. Etxetxok agertzeko eskatu die herritarrei.
