Mende erdiko elkarbizitzari aitortza, aurten ere
Aurten 50 urteko elkarbizitza ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak azken urteetan bezala uztailaren 23an.
Aurten 50 urteko elkarbizitza ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak azken urteetan bezala uztailaren 23an. Madalenetan ospatzen den ekitaldi horretan parte hartzeko izen ematea zabalik da jada atzotik, eta hilaren 20ra arte egin ahalko da.
Parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute Udalean, 943 449 611 telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikora idatziz (klik hemen). Behin izena emanda, hitzordua ematen zaien egunean, familia liburua eta duela 50 urteko ezkontza eguneko bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.
