Mutxikuak dantzatuko dituzte igandean
Mutxikuen saio berezia antolatu du Beti Prest Dantza taldeak igandean, oporraldiaren aurretik, azkena izango da.
Mutxikoak dantzatu dituzte Koldo Mitxelena eskolako patioan.Alaine Aranburu Etxegoien Mutxikuen saio berezia antolatu du Beti Prest Dantza taldeak igandean, oporraldiaren aurretik, azkena izango da. Hileroko hitzorduari jarraituta, 12:00etan jarri dute zita euskal plaza dantzen zaleek Herriko Plazan. Euria egingo balu, berriz, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatuko dute.
Dantza saio horrekin ikasturte bukaera ere ospatuko dute. Musikaren ardura, Alaken taldeak izango du, eta Larrain dantzarekin berriz, herriko dultzaina jotzaileak ariko dira. Nabarmen jarri dute dantza taldekoek alakenek errenderiakoak izeneko mutxiku berria estreinatuko duela igandeko saioan.
Herritarrei parte hartzeko gonbita egin die Beti Prestek: “Mutxikuak dantzatu eta Larrain Dantzaren ondoren pintxoa eta sagardo tragoa hartzeko aukera izango da”.
Igandekoa ikasturteko azken saioa izango da, baina urrian bueltan izango direla azaldu du beti Prest Dantza taldeak.
