Gazteek arraunean trebatzeko aukera izango dute bihar
Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean aritzeko aukera izango dute hilaren 5ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.
Gazteek aurraunean trebatu ahal izango dute Pasaiako badian. Eskubidean planaren baitan, haur eta nerabeek haiei begirako aisialdi ekintzak antolatzen dihardute, Pasaiako udal zerbitzuekin elkarlanean. Oraingoan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraun ikastaro bat egingo dute bihar (hilak 5, osteguna) Pasaiako badian, 17:00etatik 19:00etara. Arraunean trebatzeko topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.
