Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

"Proposamena eta finantzaketa ez dira Jaurlaritzarekin negoziatu eta sail honek ez ditu bere gain hartzen"

'Bide berria', topoaren integraziorako proposamen integrala aurkeztu du udalak. Azalpen oharra helarazi du Eusko Jaurlaritzak atzo arratsaldean bertan esanez ez dutela bere gain hartuko proposamen hori, ez delako haiekin negoziatu.

Erdialdea-Gaztañoko trenbide pasabidea.Izaro Perez Loperena
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/04

Ez dela eurekin negoziatu ez proposamena ezta finantziazioa ere eta horrenbestez, Mugikortasun Jasangarriaren sailak esan du ez duela udalak topoa integratzeko aurkeztutako proposamena bere gain hartzen. Bide berria proposamena aurkeztu zuen atzo Errenteriako Udalak, EH Bilduk, Elkarrekin errenteria, EAJ eta PPk babestuta. Bertan topoaren ibilbidearen integraziorako proposamena egin zuen Galtzaraborda, Erdialdea-Gaztaño eta Fanderiako zatietarako.

Atzo arratsaldean bertan azalpen oharra helarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Jasangarriaren sailak.

Lau puntu aipatu ditu ohar horretan. Lehenik eta behin, astelehenean Errenteriako Udalarekin sinatutako protokoloa aipatu du, “Errenterian trenaren integrazioa hobetzeko konpromiso komuna ezartzen du, Galtzaraborda estaliz, geltoki hori zahar berrituz, eta Gaztañoko trenbide pasagunea kenduz”.

Astelehenean sinatutako protokolo horrek berak, trena erdialdean eta Fanderian hobeto integratzeko aukera aztertzea ere jaso du, “aldeek adostuta”. Ez duela, ordea, ezartzen bi administrazioen artean aztertu ez diren udal titularitateko ideien edo proiektuen zenbateko ekonomikorik nabarmen jarri du Eusko Jaurlaritzaren sailak, eta Bide Berria proposamena eta finantzaketa ez direla Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu, “beraz sail honek ez ditu bere gain hartzen”.

Azalpen oharrean beste puntu bati ere egin dio erreferentzia Mugikortasun Jasangarriaren sailak, eta zehaztu du “topoaren bidaiarien eskaria handitzea” ez dakarren eta trenbide inguruko udal-ingurunea hobetzeko edozein hirigintza jarduerari ekonomikoki tokiko administrazioak eta Eusko Jaurlaritzak egin beharko diotela aurre, “erdi bana”.

Bukatzeko, prestutasuna azaldu du “Errenterian bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko” eta horrekin lotuta,  bere eskumenekoak diren proiektuak aktibatu dituela dagoeneko adierazi du, “Galtzaraborda estaltzea eta Gaztañoko—Erdialdea-Gaztaño— trenbide pasagunea kentzea, ETS Euskal Trenbide Sarearen bidez. Administrazioen artean hartutako akordioen berri zorroztasunez emateko eskatzen dugu, bukatzeko”.

Erlazionatutako edukia‘Bide berria’ topoa integratzeko proposamena aurkeztu du udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.