Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Aztitza', bere azken liburua aurkeztuko du Oier Guillanek

Beste herri askoren artean, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen aurkeztuko du liburu berria Guillanek.

oier guillan
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2025/06/09

Aztitza liburu berria aurkeztuko du Oier Guillan idazlea, kazetari eta antzerkigileak datozen asteetan. Tartean, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen egingo ditu aurkezpenak errenteriarrak.

Hilaren 19an izango da aurkezpena Errenteria-Oreretan. Noski! liburu dendan 19:00etan hasita. Asier Sarasolarekin batera Barraskiloa piezaren irakurketa dramatizatua egingo du Guillanek, eta ondoren, 11 gonbidatuk galdera ezeroso bana egingo diote, liburu pieza banaren gainean.

Uztailaren 3an, berriz, Oiartzunen egingo du aurkezpena Post Etxea eta Ehuntzen espazioetan, 19:00etan. Ekitaldia Loaren defentsa piezarako Ananda Berasartek egindako argazkien proiekzio musikatuarekin hasiko du Post Etxean. Ainhoa Alberdik butoh dantzarekin lotuko ditu, ondoren, kaletik bi espazioak. Bukatzeko, Ehuntze espazioan egileak irakurketa dramatizatua egingo du, Imanol Ubedak sortutako Aztia antzezlaneko kanta batzuen bertsio akustikoez lagunduta.

Aztitza 11 antzerki pieza laburrekin ondu du Guillanek “enpatia politikoa” dela aldarrikatzeko. Susa-Ehazerekin argitaratu dua zken lan hori. Aurretik, Hura ez da lekua (Txalaparta, 2016) argitaratu zuen Asier Sarasola, Idoia Beratarbide eta Ander Fernandezekin batera. Poesiarekin jarraituz, Elkartasun basatia (2013, Susa), Hura ez da lekua (2012, Txalaparta), Eskuen sustraiak (2009, Susa), Ate hautsiak (2008, Arabako Foru Aldundia), Bakarrizketa poetikoak (2007, Bermingham), Erloju lehorrak (2005, Bermingham), kilimAmuak (2004, Mikelazulo-liburu kolektiboa), Bixotz Tam!padak (2002, Mikelazulo-liburu kolektiboa), Beste bat apalerako (2001, Mikelazulo-liburu kolektiboa), Gabeziak (1999, Bermingham), Begi bien sujauzia (1998, Mikelazulo).

Antzerki saileko Ero, ia (2017), Mr. Señora (2016, Txalaparta), Arra. Arraroa (2010, Artezblai), Herio heroi (2010, Artezblai), eta Munduko jakintsurik tontoena (2009, batBada) argitaratu ditu.

Zauri Bolodia (2018, Txalaparta), eta VHS (2020, Susa) eleberriak ere idatzi ditu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.