Etorkisuneku 01 erakusketa ixteko hiru ekintza publiko
Lau hilabete eta erdiz izan da zabalik Etorkisuneku01 erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak bildu ditu.
Etorkisuneku01 erakusketaren aurkezpen ekitaldiko irudia. Etorkisuneku 01 erakusketaren itxiera astea egingo dute bihartik larunbatera, eta horren barruan, hiru ekintza publiko antolatu dituzte, hirurak irekiak eta doakoak. Etorkizuneko iruditeria elikatu eta euskararen agertoki berriak elikatzea helburu duen programa publikoa da Etorkisuneku 01.Hilaren 14an, larunbatarekin, azken bisita gidatua egingo dute espazioan, Badalaben, 10:00etan eta ondoren, 10:30ean parte hartzaileek ibilbidea egingo dute Errenteria-Oreretaren historiari lotuta dauden hainbat leku esanguratsu bisitatu eta bertako soinuak garbatzeko.
Eguerdian, berriz, Badalaben egoitzan emanaldi berezia eskainiko du Amorantek. Harekin batera Iraitz Mateok, Etorkisuneku 01 erakusketan parte hartu duen artistak aitor Galdosekin batera herriko soinuak, irudiak eta bertsoak bilduko dituen performance musikatua eskainiko dute. Bukatzeko, euskararen etorkizuneko agertoki berriak irudikatzeko testu, argazki, soinu edota ametsekin denbora kapsula bat beteko dute; 2073. urtean irekia izateko kapsula da. Larunbateko ekitaldietan parte hartzeko izena eman behar da; klik hemen.
Lau hilabete eta erdiz izan da zabalik Etorkisuneku01 erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak bildu ditu.
Ez da ekintza bakarra hilaren 14rako prestatu dutena, aurretik ere izango dira beste ekitaldi batzuk. Hala, bihar bertan, 17:00etatik 18:30era Maddi asra artistarekin, etorkizuneko abatarrak sortzeko laborategia antolatu dute. asteazkenean, berriz, 18:00etatik 20:00etara, Nerea Arrien idazlearekin bisita gidatua egingo dute.
