'Bi arnas' dokumentala eta solasaldia, Xenpelar Etxean
Sare Herritarrak eta Landare tabernak antolatu dute gaurko emanaldia.
Bi arnas dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu dute Sare Herritarrak eta Landare tabernak gaurko, asteartea. Iratxe Sorzabal euskal presoak sufritutako torturen testigantza biltzen du dokumental horrek.
Xenpelar Etxean izango da emanaldia eta ondorengo solasaldia, 19:00etan hasita.
