Emakume sortzaileek beren lanak kalera eramango dituzte
Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka egingo du larunbatean (hilak 14) Antxoko Gure Zumardian, 11:00etatik 14:00etara.
Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka egingo du larunbatean (hilak 14) Antxoko Gure Zumardian, 11:00etatik 14:00etara. Azoka horretan Bekoz Bekoko jardueretan parte hartzen duten emakume artisau eta sortzaileek egindako lanak erakutsiko dituzte. Elkarte antxotarraren helburua da emakumeak ikusaraztea eta emakumeen talentuari lekua, presentzia eta indarra ematea.
Larunbatean hainbat diziplinatako emakume sortzaileek egindako lanak erakutsiko dituzte; besteak beste, pintura, joskintza, eskulanak, puntua, koadernaketa artistikoa, bisuteria, crochet, kandelak edota diseinua. Hauexek dira azokan izango diren emakume sortzaileak: Maribi Anton, Cristina Agirrebeña, Emi Pazos, Kexaldi elkartea, Drina Laruta, Sara Sanchez, Carmen Alba, Julia Prada, Maialen Leibar, Oroitz, Maialen Ledesma, Trintxerpeko emakume taldea, Itxaso Bueno, Mari Mar Estevez eta Bekoz Bekoko joskintza tailerreko Izaskun, Emilia, Cris, Eider, Hassina, Josebe, Aitziber, Lorea, Clara eta Drina. Lanak erakusteaz gain, hiru tailer ondu dituzte: Maribi Antonek lore prentsatuena egingo du, Sara Sanchezek eskulanena eta Cristina Agirrebeñak harriak margotzekoa.
