
Agerraldia egin du gaur Errenteria Osasuna plataformak orain arte egindakoaren bilana egiteko. Papresa eta inguruko bizilagunen arteko "elkarbizitza duina" duela helburu gogorarazi du.

Aizpea Otaegi alkateak adierazi du "Berri garrantzitsua" dela Errenteriarentzat eta bereziki Galtzaraborda eta Alabergako auzotarrentzat, "Topoak eragindako lubakia zubi bihurtuko delako proiektu honen bidez".

Ordaindu ondoren, bidaia eta dirurik gabe gelditu dira 60 bat lagun. Kaltetuak atzo elkarretaratu ziren dagoeneko itxita dagoen agentziaren aurrean. Bertako arduradunaren kontra salaketa jarri dute hainbatek.

Urtebetean udalerriko birziklapen tasa 5,5 puntutan igo da. 'Etorkizuna birziklatzen' kanpainak Pasaian inpaktu positiboa izan duela adierazi du udalak.

Vicente Vadillo Santamaria Francisen hilketaren 46. urteurrenaren harira, kalejira Transmaribibolloa egin zuten atzo dozenaka lagunek. Francisekin batera, Madelon, Emili, eta Mikela oroitu zituzten eta Fernando Telletxea Oskoz 'Fama' omendu.

Antxoko eragileek topoaren lur azpiko geltoki berriaren xehetasunak jaso zituzten atzo, bisita gidatuan.

2024ko segurtasun txostena argitaratu dute eta Errenteriako egoeraren azterketa egin du Segurtasun Mahaiak. Arau hauste penalen kopuruak behera egin badu ere, gora egin dute tortura eta osotasunaren, eta sexu askatasunaren aurkakoek.

Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta erorketa izan den etxebizitzako eremua garbitu dute. Udaltzaingoak kendu dagoeneko segurtasun hesia.