"Milaka ekintzaile arrisku bizian dira oraintxe bertan Ismailian"
Liskar gogorrak hasi dituela Egiptoko poliziak baita militar eta ordaindutako zibilek ere ekintzaileen kontra oldartuta jakinarazi du Maite Gartziak: "Informazioa zabaltzea ezinbestekoa da presioa egiteko".
Maite Gartzia atzo Kairoko hoteletik bidalitako argazkian. Unean uneko informazioa helarazten ari da Maite Gartzia Ontiveros, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren albokoa eta Errenteriako Udaleko Kultura zinegotzia. Rafahrako martxan hartzen ari da parte errenteriarra eta HITZAri jakinarazi dionez, arazo larriak izaten ari dire une honetan milaka ekintzaile Ismailian, Egipto iparraldean. Jakinarazi duenez, istiluak sortu ditu Egiptoko poliziak, eta ekintzaileak jipoitzen ari da, baita militarrak eta zibilak ere, “arrisku bizian dira une honetan milaka ekintzaile”.
Ismalian check pointa dago. Ekintzaileak atxilotu, pasaporteak kendu eta autobusetan sartzen ari direla jakinarazi du Gartziarekin batera den Alberto Villarreal Al Ahli Arab taldeko kide eta Podemos Euskadiko Osasun taldeko arduradunak kezka azaldu du, “ez dakigu deportatzeko asmoa duten edo Kairora eraman eta bertan uzteko asmoa duten. Une honetan eraso egiten ari dira, jende baketsua da, jende heldua dago eta tartean baita gaixorik den jendea ere. Espainiako enbaxadarekin, kontsulatuarekin ere harremanetan jartzen saiatzen ari gara eta ez gara erantzunik jasotzen ari”.
Hori horrela gertatzen ari denari oihartzuna emateko eskatzen ari dira Rafahrako martxan parte hartzen ari diren ekintzaileak.
