Neus Aguado idazlea Hugoenean izango da
Neus Aguado Donibaneko Santiago plazan kokatuta dagoen Hugoenea etxean izango da hilaren 16tik 30era bitartean.
Neus Aguado idazlea Donibaneko Santiago plazan kokatuta dagoen Hugoenea etxean izango da hilaren 16tik 30era bitartean. Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) duten hitzarmenari esker, sortzaileek euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean beraien sormen lanak egiteko hartzen dute aterpe, eta liburutegiarekin batera jarduera ezberdinak antolatzen dituzte.
