Trafiko istripua gertatu da Kaputxinoak inguruan
Kamioi batek oinezko bat harrapatu du GI-636 errepidean. Auto ilarak egon dira pare bat orduz baina jada bukatu direla jakinarazi du Trafiko zuzendaritzak.
Trafiko istripua izan da Kaputxinoak auzoaren parean (Errenteria-Orereta), GI-636 errepidearen 2. kilometroan, Donostiarako bidean. Kamioi batek oinezko bat harrapatu du goizeko 07:00ak inguruan eta auto ilarak egon dira bi orduz. Trafiko zuzendaritzak jakinarazi du jada bukatu direla auto ilarak eta ez dute biktimaren egoeraren berri eman.
https://x.com/trafikoaEJGV/status/1933392217420313084?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1933392217420313084%7Ctwgr%5E924741914be8f27192bd6b03ed1b183b65449b60%7Ctwcon%5Es1_c10&ref_url=https%3A%2F%2Fpublish.twitter.com%2F%3Furl%3Dhttps%3A%2F%2Ftwitter.com%2FtrafikoaEJGV%2Fstatus%2F1933392217420313084
