Arte erromanikoaren inguruan arituko dira San Pedron
Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak izango ditu hizpide hilaren 19an erretiratuen egoitzan, 17:00etan.
Pasaiako Udalak, Helduen biltokiak, Adinkidek eta Amigos del Románico elkarteak antolatuta, Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren inguruko hitzaldi bat emango du hilaren 19an San Pedroko erretiratuen egoitzan, 17:00etan. Unanuek arte erromanikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak izango ditu hizpide osteguneko saioan.
