Liburu berria aurkeztuko du Joxe Iriarte 'Bikilak', ostegunean
Alternatibak antolatu du liburu aurkezpen hori. Mikelauzo elkartean izango da, 19:00etan.
Joxe Iriarte 'Bikila' idazle eta politikaria. Liburu berria argitaratu du Joxe Iriarte Bikila errenteriarrak, eta udalerrian bertan aurkeztuko du ostegunean —hilaren 19an—. Hau mundu petrala gurea! (Hankaz gora jartzeko ahaleginetan) saiakera da Bikilaren azken lana. Aurkezpena Mikelazulo elkartean izango da 19:00etan hasita.
Aurretik ere liburuak argitaratu ditu Errenteriako idazle eta politikariak. Hala, 1999an Borrokaren gorrian idatzi zuen, 2001ean Ekaitz Aroa, 2002an Iraultzen maratoia, 2016an Kamaradak, eta 2021ean Eman Zesarri Zesarrena.
Alternatibak antolatu du liburu aurkezpena.
