Luberri Xuriren ahotsak ermitan ostiralean
Junkal Guerreroren zuzendaritzapean egon da hasieratik eta taldeko partaide den Marian Iriarte aritzen da pianoan.
Luberri Xuri abesbatza.Luberri Xuri Emakumez osatutako Luberri Xuri abesbatzak emanaldia egingo du ostiralean, hilak 20, Madalenaren ermitan. 2018an Donostiako Antigua-Luberri ikastetxean, sortu zen ahots berdinen errepertorio interesgarria lantzeko helburuarekin. Junkal Guerreroren zuzendaritzapean egon da hasieratik eta taldeko partaide den Marian Iriarte aritzen da pianoan.
Arreta berezia eskaintzen diote beti emakumeek konposatutako musikari. Guerrero beraren musikaz gain, besteen artean, Idoia Azurmendi, Eva Ugalde, Amanda Macbroom, Sara Groves, Susan Labarr edo Elaine Hagenbergen lanak programatzen dituzte.
Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du emanaldia eta nabarmen jarri du abesbatzak 2022an ESAS taldearen ekimenez Paula Olazen orkestra eta ahots berdinentzako Voices of love lanaren estreinaldian parte hartu izana Bilboko Euskalduna jauregian, “Miren Agur Meaberen testuarekin Mallorkako Carme Fernández Vidal konpositoreak idatzi zuen Neska librearen abestia ere estreinatu du abesbatzak Bilboko Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan”.
2023ko abenduan Javier Bustok zuzentzen zuen Aquam Lauda koruarekin batera Benjamin Brittenen A ceremony of Carols interpretatu zuten Francesca Romana Di Nicola harpistarekin batera.
Kontzertua, 20:00etan hasiko da.
Programa
- Sommarpsalm, W. Ahlen
- Madrigal, Jesús Guridi
- The rose,A manda McBroom Mold.: Kirby Shaw
- Fly, Sara Groves- Harm.: Susan Labarr/ Ahots zurien mold.: Enrique Martín
- Zai itxoiten, Javier Busto
- Adios ene maitia, Herrikoia-Harm.:: Javier Bello Portu
- Nunc dimittis , Albert Alcaraz
- Taupaka, Hitzak: Andoni Salamero-Musika: Junkal Guerrero
- Nigra sum, Pau Casals
- Esperantzari leiho bat, Juan Kruz Igerabide/ Idoia Azurmendi
- Rederak, Junkal Guerrero
- Zugana Manuela, Tomás Garbizu
- This Little light of mine, Espirituala –mold.: Kari Ala-Pollanen
