Pontikako erretiratuen elkarteko tabernaren ustiapena lehiaketara
Hilaren 27an bukatuko da eskaintzak aurkezteko epea.
Pontikako erretiratuen elkarteaHerri Bizia Udalak Pontikako erretiratuen elkarteko taberna-jatetxearen kudeaketa atera du lehiaketara. Emakidak hamar urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita eta gehienez beste bost urtez luzatu ahal izango da.
Hartzaileak ordain gisa zerbitzuaren ustiapenetik ateratzen dituen diru sarrerak jasoko ditu.Taberna jatetxeko arreta nagusiko taldea jubilatuak izango dira. Hala ere, eskaintza publiko orokorrari zabaldu ahal izango zaio, betiere klubean antolatzen diren jardueretan eragozpenik sortzen ez badute.
Urteko gutxieneko kanona 600 eurokoa izango da lizitazioan.
Eskaintzak hilaren 27ra arte aurkeztu ahalko dira, eta informazio guztia, hemen klikatuta kontsulta daiteke.
