Txupinazo Txikiaren antolaketan aritzeko izena emateko epea zabalik
Izena emateko azken eguna hilaren 23a, astelehena izango da.
Haurren Jai Batzordeak Txupinazo Txikiko prestaketan aritu nahi duten haurrei begirako izena ematea zabaldu du. Hilaren 23ra arte, astelehena, izango da izena emateko aukera.
Txupinazoaren barruan ekintza ezberdinak daudela, eta bakoitza une ezberdinetan landuko duela jakinarazi du jai batzordeak, eta hori horrela, ekintza bakoitza noiz egingo den aintzat hartzeko eskatu du izena emateko garaian.
