Urkiolatik Gesalibarrera Urdabururekin
Urkiola eta Gesalibar lotuko ditu Arabako biraren hogeita zazpigarrenak.
Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita zazpigarren etapa antolatu du hilaren 21erako. Urkiolatik abiatuta, Urkiolagirre, Ipizte, Tellamendi eta Besaide gailurretatik pasata, Gesalibarren bukatuko dute. Ibilaldia bost ordukoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
Denboraldi bukaera delako Arrasateko Erreka jatetxean bazkalduko dute zeharkaldia bukatuta.
