Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Zubiak Eraikiz hitzarmenak zutabe berriak ditu

Zubiak Eraikiz hitzarmena berritu dute Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi ikastolek—2016an baino hiru gehiagok— Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua ematen jarraitzeko.

Zubiak Eraikiz hitzarmena berritu zuten eguneko irudia.Orereta Ikastola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/16

Zutabe sendoz jaio zen Zubiak Eraikiz hitzarmena 2016an. Urruña, Biriatu, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastolek abiatu zuten sustengurako eta administrazioez gaindiko nazio ikuspegia lantzea helburu zuen proiektua. Pasa den astean berritu dute hitzarmen hori eta une honetan zortzi ikastola barnebiltzen ditu bere baitan: Hendaiako gure Ikastola, Ziburuko Kaskarotenea eta Pairres Lartzabal Kolegioa, Biriatuko Ikastola, Berako Labiaga ikastola, Lesakako Tantirumairuk,  Elizondoko Baztan Ikastola eta Orereta-Oiartzo ikastolak.

Hiru administraziotan banatuta izanda ere ikastolena “proiektu nazionala” dela jarri zuten nabarmen hitzarmena berritzeko Hendaian egindako ekitaldian: “Ikastolen, ikasleen zein familien, eta irakasleen arteko harremanak sortu eta indartu, batzuen zein besteen errealitatea ezagutzea, nazio ikuspegia lantzea euskara izanik denentzako hizkuntza komuna eta beharrik handiena duten Ipar Euskal Herriko Ikastolei sustengua eskaintzea du xede Zubiak Eraikiz hitzarmenak”.

Eguneroko jardunetik administrazio eremurik gabeko Euskal Herria eraikitzeko ikastolen proiektua dela ere azaldu zuten ekitaldi horretan.

Hitzarmenaren parte diren ikastoletako ikasle zein ordezkariez gain, Seaskako lehendakaritzako Sophie Layus, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari Oier San Jurjo, eta Ikastolen elkarteko lehendakari Nekane Artola.

Mugaz gaindiko Euroeskualdea erakundearen diru laguntza izan du proiektuak azken bi ikasturteetan berritze eta indartze prozesuan.

Hitzarmenaren berrespenarekin batera, proiektua pausatu, egonkortu nahi dutela zehaztu dute “iraunkortu”. Elkartasuna saretzea eta berrikuntza pedagogikoa partekatzea ere badituzte jomugan Zubiak Eraikiz proiektuaren bidez. Azkenik hedapena bultzatu nahi dute: “proiektu bizia da Zubiak Eraikiz eta errekastoetako ur emariak lotuz Bidasoa eta Ebro hurbiltzea du helburu, bai baitira muga administratiboz gaindiko harremanak dituzten beste ikastola asko, haiek ere beren bidea egiten”.

Zubiak Eraikiz hitzarmenaren gaineko informazio guztia hemen klik eginda irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.