Donibaneko HAZ bulegoa, itxita astelehenean eta asteartean
Zaindariaren jaia dela eta, Donibaneko bulegoa itxita egongo da hilaren 23an eta 24an. Trintxerpeko eta Antxoko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.
Zaindariaren jaia dela eta, Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoa itxita egongo da hilaren 23an eta 24an (astelehena eta asteartea). Trintxerpeko eta Antxoko bulegoek, aldiz, ohiko ordutegia izango dute: 08:00etatik 14:00etara artatuko dituzte herritarrak. Harremanetarako, 943 34 40 34 telefono zenbakia ahalbidetu du Pasaiako Udalak.
