Kexu da PSE-EE Beraungo igerilekua ostalaritza zerbitzurik gabe zabaldu dutelako
Horrek igerilekuaren zerbitzuaren kalitatean eragiten duela salatu dute sozialistek.
Beraungo igerilekuakPSE-EE Beste behin ere kritiko PSE-EE. Oraingoan, Beraungo udal igerilekuak ostalaritza zerbitzurik gabe zabaldu izanak eragin dio haserrea. Prentsa ohar bidez azaldu du, zerbitzu horren faltak, eragina duela erabiltzaileengan eta kaltetzen dituela, “urteak dsaramatza ostalaritza zerbitzurik eskaini gabe eta horrek igerilekuaren kalitatean eragiten du. Hortik harago jo eta “kudeaketarako gaitasun eza” eta “konpromiso falta” agerian uzten dituela dio.
Kritika ez dute arlo horretara mugatu sozialistek, eta Agintaldi Planean jasotakoa ez betetzea egotzi diote EH Bilduri, “Beraungo igerilekuen ondoan kirol eremua sortzea jaso zuen, eta horretarako 2025ean 1.750.000 euro bideratzea aurreikusi zuen. Gaur gaurkoz ez da proiekturik ezta inbertsio horri aurre egiteko aurrekonturik ere”.
Kirol instalazioetako tarifetan bonifikazio sistema progresiboa ezartzeko konpromisoa ez betetzea ere leporatu dio, “2023an indarrean jarriko zuela esan zuen, baina bi urte geroago ez da horren arrastorik. Kexuekin jarraitu du PSE-EEk, eta zerrenda horretara gehitu ditu: Galtzarabordako igerilekuan kafetegi zerbitzua etenda egotea, instalazioen mantenu eta kontserbazioa, edota Galtzarabordako kiroldegia handitzea.
