Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika eta dantza eskolako matrikulazio epea astelehenean irekiko da

Ikasle berriei begirako matrikulazioak hilaren 23an irekiko dira, 09:00etan. Hezkuntza eskaintza inklusiboa, askotarikoa eta adin mugarik gabekoa da.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/18

Juanje Neira Pasaiako Udaleko Musika eta Dantza Eskolak ikasle berriei begirako matrikulazio epea irekiko du datorren astelehenean, hilaren 23an, 09:00etan. Izen emateak, ahal dela, Pasaia Musikalen webgunearen bidez egitea eskatu du musika eta dantza eskolak.

Juanje Neirako hezkuntza eskaintza inklusiboa, askotarikoa eta adin mugarik gabekoa dela adierazi dute zentroaren arduradunek. Musika eta dantza eskolako hezkuntza proposamena 3 urtetik aurrerako pertsonei begirakoa da. Prestakuntza eskaintzan musika klasikoko zein modernoko instrumentu eta ahots espezialitate guztiak egin daitezke, interes, maila eta ibilbide guztietara egokituta daudenak. Horrez gain, taldeko irakasgaiak eta teoriko praktikoak egiten dituzte, esaterako, musika hizkuntza, harmonia, instrumentu eta ahots taldeak edota konboak. Euskal Dantza ere hezkuntza eskaintzaren parte da, adin eta maila ezberdinei zuzendutako klaseekin, herri kulturaren ezagutza eta transmisioa sustatuz.

2025-2026 ikasturterako, gainera, bi proposamen berri txertatu dituzte proposamenetan. Alde batetik, 3 urteko haurrei begirako musika hezkuntza goiztiarra egin ahal izango da. Gazteenei begirako jarduera horretan, mugimenduaren eta elkarreraginaren bidez, musikarako hastapen ludiko eta bizipenezkoa jorratuko da. Bestalde, musika ekitaldiak soinuztatzeko eta grabatzeko ikastaroa txertatu dute jardueren zerrendan. Proposamen horretan zuzeneko soinua, mikrofonia eta musika grabazioa ikasi nahi dutenei oinarrizko prestakuntza teknikoa emango zaie.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.