32 bikote lehian astelehenetik, Jose Antonio Zuloaga memorialean
33 klubeko 32 bikote ariko dira Haur, Kadete, 23 urtez azpiko eta Senior kategoriatan lehian.
Iker Egiguren eta Markel Lizeaga Senior Kategoriako iazko irabazleak.EPLE Jose Antonio Zuloaga Pilota Memorialaren hogeita bederatzigarrena abiatuko dute astelehenean, hilak 23, eta 32 bikote ariko dira lehian, txapela etxera eramateko. Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen dute eskuz binakako pilota txapelketa hori, eta partidak, Agustina Otaola frontoian jokatuko dituzte, astelehenetik ostegunera, 19:00etan hasita.
Parte hartuko duten 32 bikoteak, kategoria ezberdinetakoak dira: Haurrak, Kadeteak, 23 urtez azpikoak eta Seniorrak.
Haur eta kadete kategorietako finalak, uztailaren 12an jokatuko dituzte, 10:45ean. 23 urtez azpikoenak eta seniorrenak, berriz, uztailaren 22an jokatuko dituzte, Madalena egunean, 18:00etatik aurrera.
Lehenengo asteko partiden berri eman dute jada. Ondoko zerrendara bilduta daude.
Jose Antonio Zuloaga Pilota Memoriala
Astelehena, 23, 19:00etan final laurdenak
- Haurren kategorian: Arteaga-Iñarra /Agirrebeitia-Ardeo
- Kadete kategorian: Paraguayo VII-Galarraga/ Antimasberes-Beitia
Asteartea 24, 19:00etan final laurdenak
- Haurren kategorian: Braña-Loidi /Luzarralde-Gonzalez eta Etxaniz-X.Alberdi /Bengoetxea-Ugartemendia
Asteazkena 25, 19:00 etan Final laurdenak
- Kadete Kategorian: Otaegi-Kaballero / Bidezabal-Anzizar
Osteguna 26, 19:00etan final laurdenak
- Haurren kategorian: Areitio-Madariaga/ Olano-Iraola
- 23 urtez azpikoen kategorian: Rekalde-Bernaola / O. Etxeberria-Okiñena
