Elizaldeko ikasle eta irakasleek txoko berri bat egin dute eskolan
Hainbat ikasgaietako diziplinak uztartuz sortu dute gune berria. Liburuak hartu eta uzteko, irakurtzeko, lanak egiteko eta lagunekin hitz egiteko gune egokia da.
Elizalde eskolako zenbait ikasle eta irakaslek elkarlanean eraiki dute txoko berria. Ikasgai askotako diziplinak uztartu dituzte gunea eraikitzerakoan: teknologia, matematika, biologia eta geologia, plastika eta hizkuntzak.
Liburuak hartu eta uzteko eremu bat prestatu dute, baita talde lanak egin eta irakurtzeko toki bat ere. Gainera, jolasgaraietan lagun artean hitz egiten egoteko ere toki egokia da.

