Erromeria Egunari doinua jarri diote
Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira kanta sortu du Aiko taldeak. Ereintza Dantza taldeak, bihar eguerdian aurkeztuko du.
Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira hainbat ekintza egiten ari da urtean zehar Ereintza Dantza taldea. Horietako azkena, bihar egingo du. Urteurrenerako kanta sortu du aiko taldeak eta Ereintzak berriz, horren gainean, koreografia. Abestia bihar aurkeztuko dute 12:30ean Zumardian, eta halaber, dantzaren ikastaro azkarra eskainiko du Ereintzak. Hori horrela, herritar guztiak deitu dituzte bertaratu eta parte hartzera.
