Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

ETE eta KAE1 ligetako ontziek hitzordua dute igandean Pasaian

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/20

ETE eta KAE1 ligak asteburu honetan hasiko dira. Bi mailetako ontziek Astilleron (Kantabria) jokatuko dituzte bihar sasoiko lehen estropadak, eta bigarren hitzordua Pasaiako badian izango dute, igande goizean. Pasaian lehiatuko diren zitak San Juan Koxtape Arraun Elkarteak eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatu dituzte, Adinberri eta Pasaiako Udalaren babesarekin. ETE ligan Adinberri Pasaiako XII. ikurrina izango da jokoan. KAE1 ligan, aldiz, Adinberri Pasaiako XL. ikurrinaren lehian arituko dira ontziak.

Lehenik eta behin, emakumeen ETE ligako ontziak itsasoratuko dira, 11:45ean. Haien estropadak hiru luze eta bi ziaboga izango ditu, eta erlojupeko modalitatean lehiatuko da. Orotara, bederatzi traineruk hartuko dute parte Pasaiako badian: Camargo, Deusto, Hernani, Isuntza, Kaiku, Ondarroa, Portugalete, San Juan Koxtape eta Zarautz. Estropada bukatuta, uretan bertan jasoko du garaileak bandera.

Emakumeen ondoren, gizonen KAE1 ligako ontzien txanda izango da, 12:35ean. Gizonek sei luze eta 5 ziaboga egin beharko dituzte, erlojupeko modalitatean. Orotara, hamabi ontzi itsasoratuko dira: Arkote, Astillero, Camargo, Castreña, Deusto, Hondarribia B, Lapurdi, Pedreña, San Pedro, Santurtzi, Zarautz eta Zumaia.

Julen Rodriguez Kirol zinegotziak positiboki baloratu du Pasaiako badiak arraun estropadak jasotzea: “Pozgarria da guretzat beste urte batez Pasaiako badia arraunaren topaleku bihurtzea. Arrauna gure herriaren parte da, eta horrelako estropadek aukera ematen digute balio horiek ospatzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko. Aurten ere, emakumeen eta gizonen estropadek maila handia izango dute, eta ziur gaude hurbiltzen diren zaleek gozatu egingo dutela. Herritarrak animatu nahi ditut badia bazterrera hurbiltzera eta giro ederraz gozatzera, ahal dela, garraio publiko lehenetsiz Pasaiara hurbiltzeko. Arraunlariei zorte ona opa diet, eta eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiet antolatzaileei, elkarteei eta babesleei lan bikainagatik”.

Rakel San Sebastian Adinberri Fundazioko zuzendari nagusiak adierazi du “ohorea” dela arraun lehiaketa honetan parte hartzea: “Adinberrirentat, zahartze berritzaile eta osasungarriarekin konprometitutako fundazio publikoa den aldetik, ohore bat da arraun lehiaketa honetan parte hartzea, tokiko kulturan sakon errotutako kirola baita. Pasaian eraikitzen ari gara gure erreferentziazko zentroa, eta azken urteotan egiten ari garen bezala, hainbat proiektu eta programaren bidez, ingurunearekin harremanak izaten jarraitu nahi dugu eta komunitatea egiten lagundu. Konpromiso sendoa dugu ongizate integral kolektiboarekin, tokiko dinamismoarekin eta belaunaldiak, talentuak eta tradizioak lotzen dituzten jarduerak bultzatzearekin. Arrauna, zalantzarik gabe, Adinberrirentzat funtsezkoak diren balioak sustatzen dituen kirola da, hala nola lankidetza, bizitza aktiboa edo komunitatea. Horregatik, iaz hasitako laguntzari jarraipena eman nahi diogu, eta, horrela, Pasaiarekin eraiki nahi dugun lotura erakutsi”.

Aldaketak trafikoan

Igandeko estropadek trafiko aldaketak eragingo dituzte udalerrian. Antolakuntzarako gunea San Pedroko kofradiatik zahar egoitzara bitartean dagoen kantileko eremuan ezarriko dute. Hori dela eta, bertan ibilgailua dutenek igandeko 07:00etarako kendu beharko dute, eta ezingo da aparkatu biharko (larunbata) 21:00etatik aurrera.

Bizilagunek Hospitalilloko parkingean, lonja eta portuko langa artean dagoen eremuan, aparkatu ahal izango dute, biharko 20:00etatik aurrera. Bihar beteranoen estropada izango denez, eremu hori ezin izango da erabili 20:00ak arte.

Donibanen, aldiz, arraun klubaren eta kantilaren artean dagoen eremua ibilgailurik gabe egon beharko da igandeko 07:00etarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.