Familia Lagunari agur esan diote irailera arte
Jai giroan, parte hartu duten 39 familiei egindako lan boluntarioa eta saretzea aitortu diete.
Familia Laguna programaren itxiera ekitaldia. Familia Laguna Jai giroan. Hala esan diote agur Familia Laguna programari bertan parte hartu duten familiek. Asteazkenean egin zuten ikasturteko azkena, eta parte hartzaileei eskerrak emateko saioa izan zen.
Diplomak, ikasturtean zehar egindako lan boluntarioaren aitortza, baita udalerrian bizikidetza eraikitzeko sortu dituzten kulturarteko harremanei aipamena ere.
Famileik emandako jatorri ezberdinetako jakiekin biribildu zuten ekitaldia.
Ikasturtean zehar 39 familia aritu dira. Datorren ikasturterako matrikula, irailean zabalduko dute.
