Konpontze kafea Torrekuan, gailuei bigarren bizitza emateko
Ostegunean izango da tailerra, 17.30etik 20:00etara, Torrekuan.
Repair Cafe edo konpontze kafe tailerra antolatu dute ostegunean, hilak 26, Torrekuan. Gailu elektroniko zaharrak izango dira protagonista, ordenagailuak, jostailuak, makinak… gailu denek izango dute lekua, eta helburua horiei guztiei bigarren bizitza ematea.
Herritarrei irekia da saioa eta 17:30etik 20:00etara egingo dute Torrekuaren lehenengo solairuan. Bilkonet kooperatibak dinamizatuko du TEKSekin elkarlanean.
