Altzate igerilekuetan hasi dute uda
Irailaren 7ra arte luzatuko da herriko kirol eta aisia instalazioaren udako eskaintza. Ondoren, mantenu lanak egingo dituzte.
Altzate igerilekuetan jada hasi dira udako eskaintza eta ordutegiarekin. Hilaren 15etik ari dira lezoarren eta instalazioaren bazkideen gozagarri den zerbitzua ematen bertako kideak. Hala, udako sasoia irailaren 7ra arte luzatuko da, eta ondoren, instalazioa hainbat egunez itxiko dute ohiko mantenu eta berritze lanak egiteko.
Belardia, ur jolasen eremua, eta igerilekua gozagarri izango dituzte udan Lezoko aisia eta kirol instalaziora hurbiltzen direnek. Hala, astegunetan 08:15etik 21:00etara izango da zabalik; larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 09:30etik 21:00etara.
