Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
Urtzi Urkizu Adrian. Kazetaria.

"Munduan badira Euskal Herrikoaren antza duten errealitateak"

Lezoarrak 2025ko Midas saria jaso du Eslovenian, hizkuntza gutxituetan aritzen diren hedabideen gainean egiten duen kazetaritza lanketagatik. Sari hori jaso duen eskualdeko bigarren kazetaria izan da.

Urtzi Urkizu Adrian, joan den asteko ostiralean, Midas saria jasotzeko ekitaldian.Claudio Sclauzero
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/06/20

Urtzi Urkizu Adrianek (Lezo, 1975) 2025eko Midas saria irabazi du. Midas Europako hizkuntza eta hiztun gutxituen hedabideen elkartea da, eta 2001. urtetik horien gainean lanketa egiten duten kazetarien jarduna jarraitu, eta aitortza egiten die sariaren bitartez. Ostiral arratsaldean jaso zuen aitortza Berria-ko kazetari lezoarrak Esloveniako Vilpoze hirian.

Egun batzuk igaro dira Midas saria jaso zenuenetik. Zer gorputzaldi duzu?
Pozik eta gustura nago. Esloveniarako bidaia bera sari eder bat izan da, eta gainera, saria jasota, are hobea. Gutxitan gertatzen da atzerrira joatea dena ordainduarekin [barrez], eta bestetik, beste herrialdeetako kazetariekin egoteko aukera izatea ere ederra izan da. Lan pixka bat ere egin dut; izan ere Martxelo Otamendi izendatu zuten Midaseko presidente, eta tokatu zait horren gaineko albistea egitea. Elkarrizketak ere egin dizkidate, tartean Galiziako Nos egunkarirako bat, eta beste bat dokumental baterako: Chester Yang Sierra Leonako zinemagilea eta Maluta Films Euskaldunon Egunkaria-ren gaineko dokumental bat egiten ari dira, eta horren harira elkarrizketa egin zidaten. Orokorrean, bidaia oso aberasgarria izan da eta pozik itzuli naiz Euskal Herrira.

Bidaia bai, baina oporrik ez beraz.
Denok buruan ditugun opor klase hori ez da izan, hori hala da. Bidaia ederra izan da, beste hizkuntza asko entzun ditut, eta Midasekoek egitarau trinko bat prestatua zutenez, gauza asko jaso ditugu. Bidaia oso aberasgarria izan da, sari batekin itzuli naiz etxera, eta pozik gainera.

Hizkuntza gutxituetan lan egiten duten hedabideei ahotsa emateagatik saritu zaituzte. Zergatik eman behar zaie ahotsa?
Herri askotan komunikabideek rol oso garrantzitsua jokatzen dute. Sari emate ekitaldiko hitzaldian nabarmendu nuen komunitate baten giltza hizkuntza dela, estatu batean ala bestean egon. Hori adibidez ondo aplika dakieke Midasen barruan dauden hedabide askori. Argi dago hizkuntza handietako hedabide handiek ez dietela ia erreparatzen hizkuntza gutxituetako hedabideei. Orduan, munduan badira Euskal Herrikoaren antza duten errealitateak, gureak bezalako hedabide gehiago, eta nik komunikabideen eta ikus-entzunezkoan inguruan idazten dudanez, merezi dute aitortuak izatea. Hedabide txiki horiek sekulako lana egiten dute, eta ez dira ahanzturan gelditu behar. Zortea izan dut hedabide horietako kazetari batzuekin hitz egiteko aukera izan dudalako Eslovenian.

20 hizkuntza gutxitu baino gehiagotan aritzen diren hedabideei buruz idatzi duzu. Ez da lan makala.
Beste arlo batzuk lantzen diren bezala, hizkuntza gutxituena ere landu behar dela uste dut. Europan badira lan hori nik bezala egiten duten kazetariak. Zortea dut Berria-n espazio bat dudala hedabide horietaz hitz egiteko, eta onuragarria da hori.

Gainera, Martxelo Otamendi izendatu zuten Midaseko presidente.
Saria jaso aurretik, niri buruzko hitzak hark egin zituen. Nire aita [Patri Urkizu] nabarmendu zuen besteak beste. Esan zuen familia askotan kultura asko dagoela, eta horietako batzuetan transmititu egiten dela. Nire kasuan hala izan da. Saria, fisikoki, Edita Slezakova eslovakiarrak eman zidan, asteburura arte Midaseko presidente izandakoa hamabi urtez.

Berezia izan zen Martxelo sari banaketan izatea. Berria-ren ordezkari izan da Midasen 2001. urtetik, eta beti izan da elkartearen batzarretan. Azken urteetan zuzendaritza batzordean ere bazen, eta azkenean, presidente izendatu dute bozketan aho batez onartuta. Gerra emango du handik.

Sari emate ekitaldian esan zenuen hizkuntza gutxituen kasuan horien komunitateak ezinbesteko direla. Zergatik?
Azken batean komunitate bat eta bere hizkuntza batera doaz, eta hedabideak herri horiek trinkotzeko eta herri bat badela transmititzeko baliabide dira. Esan nahi nuena zen hizkuntza, komunitatea eta hedabideak bat doazela.

Ainara Mendiola oiartzuarra izan zen Midas saria jaso zuen lehen euskalduna, 2004. urtean. 
Beste batasuna erreportaje sortari esker eman zioten sari hura, Europako estaturik gabeko herrien inguruko erreportaje sorta izan zen. Harekin aurretik telefonoz hitz egin nuen, eta poztasunez jaso nuen saria jasoko nuenaren berria. Sari emate ekitaldiko diskurtsoan aipamena egin nion. Lehenengo eta bigarren euskaldun saridunak Oarsoaldekoak izatea zerbaiten seinale izan daiteke, ezta? [barrez].

Erlazionatutako edukiaMidas saria irabazi du Urtzi Urkizuk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.