San Joan bezpera gogotik ospatuko dute pasaitarrek
Suaren bueltan, hainbat jarduera antolatuko dira lau barrutietan. Segurtasuna bermatzeko, bando bat argitaratu du udalak, hainbat gomendiorekin.
San Joan bezpera indartsu iritsiko da Pasaiara, lau barrutietan ekintza mordoa antolatu baitira San Joan suaren inguruan. Lau barrutietan suak piztuko direnez, segurtasuna bermatzeko udal bando bat argitaratu du Pasaiako Udalak, hainbat gomendiorekin.
San Joan bezpera
Antxo
- 22:00: Sua piztuko da Gure Zumardian.
Donibane
- 22:00: Sua piztuko da Santiago plazan eta Aurreskua dantzatuko da zuhaitzaren inguruan.
- 22:30-00:00: Giroa plazan.
San Pedro
- 22:00: Sua piztuko da Torreatzen.
Trintxerpe
- 20:00: Illunbe Musika elkarteak sua piztuko du Gudarien plazan eta Illunbe Dantza taldeak zuhaitzaren inguruko dantzak egingo ditu.
Trintxerpeko Fama eta Ekaitza taldeen egitaraua
- 20:00: Euskadi Etorbidea moztuko da.
- 20:30: Sardinen salmenta.
- 22:15: Sua piztuko da, Aurreskua eta trikitilariekin.
- 22:45: Haurren diskofesta.
- 00:00: Euskadi Etorbidea irekiko da.
