Escalerillaseko dokumentala proiektatuko dute ostegunean
Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak 'Escalerillas etxepe bat borrokan' dokumentala proiektatuko dute hilaren 26an Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30ean.
Ostegunean (hilak 26) Escalerillaseko aferaren inguruan sortutako Escalerillas etxepe bat borrokan dokumentala proiektatuko dute Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30ean. Dokumental horretan etxebizitzen historia eta bertako bizilagunek azken hilabeteetan egindako borrokaren testigantzak jaso dituzte.
