Ekainak bost igande dituelako, Muxiko Festa Lezon
Hilaren 29an, ekaineko bosgarren igandean, Muxiko Festarekin girotuko da Lezo. 11:00etan tailerra egingo dute, eta 12:00etan dantzaldia.
Betizutik elkartearen urte hasierako zereginetakoa izaten da, urte horretan zein hilabetek dituen bost igande atzematea. Izan ere, hala denean, Muxiko Festa antolatzen dutelako. Ekaina euren zerrendan ageri denetakoa da: Muxiko Festara deitu dituzte herritarrak hilaren 29rako, iganderako.
11:00etatik 12:00etara muxikoen tailerra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, hasiberriak geroago (12:00-13:00) egingo den Muxiko Festan erosoago izan daitezen. Betizutik-ekoek, beti bezala, lezoarrak eta inguruko herrietakoak igandean dantzara batzeko deia egin dute.
Izan gogoan: abuztua eta azaroa ere bai bost igandeko hilabeteak dira; aurreko Muxiko Festa martxoan egin zuten.
