Liburu aurkezpena antolatu du PSE-EEk Herriko Etxean
Joseba Eceolazak, 'ETA: la memoria de los detalles' aurkeztuko du, eta Arritxu Marañon Giza Eskubide, Memoria eta Elkarbizitza sailburuordearekin batera.
Liburu aurkezpena antolatu dute sozialistek ostegunean 19:30ean Herriko Etxean. Joseba Eceolazak, ETA: la memoria de los detalles aurkeztuko du, eta Arritxu Marañon Giza Eskubide, Memoria eta Elkarbizitza sailburuordearekin batera.
Liburuak, “etapa ilun eta gogorrak” jasotzen dituela esan du Jose angel Rodriguez Errenteriako PSE-EEren idazkariak. Aurkezpena data berezi batekin bat egingo duela ere jarri du nabarmen Rodriguezek. Izan ere, 43 urte beteko dira, ETAk jarritako bonba motxila batek eztanda egin eta zauritu zuela Alberto Muñagorri errenteriarra, hamar urte zituela. Muñagorrik berak hartuko du parte liburu aurkezpen ekitaldian.
“Aurkezpen hau Herriko Etxean egitea ohorea da, askatasun eremua izan da beti eta 28 atentatu pairatu zituen. Memoria eta elkarbizitza mantentzea gure helburu nagusietakoak dira”, gaineratu du sozialistak.
Ekitaldia irekia dela esan du, “ekitaldira ekintza biolentoak sufritu zituzten beste herritar batzuk ere bertaratuko dira, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, idazleari bezala, gure egoitza aukeratu izanagatik”.
