Su Gauak araztuko ditu txar guztiak Gaztañon
Arramendi magala magikoa izango da gaur, beste urte batez. Emakume pala txapelketarekin hasiko dute Su Gaua Gaztañon.
Gaztañoko Su Gaua Arramendi magala magikoa izango da agur gauean. Azken urte luzeetan bezala, Su Gaua ondu du Gaztañoko jai batzordeak bertan. Gauean piztuko duten sua izango da protagonista, baina eguna girotzeko beste hainbat ekintza antolatu dituzte auzoko jaiei datorren urtera arte bukaera emateko. 16:00etan hasita, Emakumeen pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte erabilera anitzeko espazioan.
Arratsaldean zehar, afari merienda egiteko aukera izango da parrilan eginiko txorizo, saiheski, zein edatekoekin. Trouble woman kantautoreak emango dio segida festari, 20:30ean hasita. Iluntzerakoan bideo bat ikusi eta ondoren hasiko da ikuskizuna sua piztearekin batera.
Gaueko ordu txikietan sugarraren itzaltzearekin batera bukatuko dituzte jaiak. Jai batzordeak Su Gauera deitu ditu herritarrak.
