Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Bueltan gea"

'Bueltan gea' lelopean, 1990eko hamarkadan gazte izan zirenek festa eguna egin zuten larunbatean. Antolatzaileak, pozarren.

Bueltan Gean izan zirenak, talde argazkian.Eñaut Beristain
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/06/24

Beste egun berezi bat, larunbatean, Lezon. 1990eko hamarkadan gazte izan zirenek (egun baino gazteago ziur zirela XX. mendeko azken hamarkadan) festa eguna izan zuten, “bueltan gea”, esan zuten. Esaldi motz eta oso esanguratsu horren-pean antolatu zituzten larunbatekoak. “Gazte izandakoak bueltan gara. Itzulera antzekoa izan zen larunbatekoa. Esan nahi genuena zen herrian garai batean eragile izan ginela, eta egun ere antolatzeko gai garela, herriari ekarpena egiteko prest gaudela”, zehaztu du antolaketa taldean izan den Eñaut Beristainek. Eskerrak eman dizkiete antolatzaileek egunean era batera edo bestera laguntza eman zutenei.

Aurpegiko zimur, ile urdin, edo ile gutxiko buruez gaindi, ezaugarri berezi izan zuten partaideek: elastiko berdeak. Lezoko kolorea. Mezu nagusi bat nabarmendu dute antolatzaileek: “Batzuei otu zitzaigun hau egitea. Baina garrantzitsua izan da guretzat esatea herria bizirik dagoela, eta gu ere eragile bagarela. Gazteek euren gauzak egiten dituzte, eta guk beste alde batetik ekarpena egiteko aukera izan dugu. Herri bizia da Lezo, beti badago zerbait herriko elkarte eta eragileei esker. Auzolanean egiten dira denak. Berriz ere esan nahi dut: herri bizia dugu, eta gu ere horren zati gara”.

Eguna nola mamitu zen jakiteko iazko Piztu Lezoren Gazte Egunera atzera begirada egin du Beristainek. Santakrutzen aurreko asteburuan izan zen egun hura, eta herriko gazteenak herria girotzen ikusita, hark eta harekin zeuden lezoar pare batek erabaki zuten garai batean gazte izandakoek ere badutela zer esan oraindik, eta “zergatik ez dugu egingo” ideiatik, bueltan gea-ra jauzia egin zuten. Esandakoa egitera. Martxo aldera hasi ziren biltzen hasierako ideia izan zutenak nahiz bidean batu zitzaizkien hainbat egunari izaera emateko, 8-9 pertsonako lantaldeak hartu zuen antolaketaren pisu nagusia. “Lan asko egin dugu eguna prestatzeko. Mimo handiz egin dugu lan”, zehaztu du lezoarrak.

Larunbat goizean, muntaketa lanak egin ondoren, bildu eta egunaren izaeraren berri emateko ekitalditxoa egin zuten. Ondoren txaranga-poteoarekin herria girotu, eta garai bateko herri olinpiadak oroitzeko jolasak egin zituzten. Ondoren, bazkaria: 300 lagun bildu ziren Karlos Saldisen. Otorduan, herriko ahotsak: Iñaki Labakak, Lorea Intxaurrandietak eta Ibon Salaberriak, lezoar abeslari ezagun eta 1990ko hamarkadan gazte izandakoek, kantaldia egin zuten. Ondoren, DJaren txanda, eta nahasteko, elkartzeko, besarkatzeko tartea. “Asko izan ginen, baina falta zen jendea ere izan zen”, zehaztu du Beristainek. Abestien playlist-a ere egin zuten egunean zehar kanta horiek jartzeko; ziur ez zela reggaetoirik izan. Gainera, garai bateko gazte olinpiadetako nahiz desfileetako irudi eta bideoak berreskuratu, eta horiek taldean ikusi zituzten, “zeharo hunkitu ziren asko. Herrian ez dauden asko, edo gazte ginenekoak ikustea sekulakoa eta oso polita izan zen”.

Zapore gozoa
“Sortu nahi genuen energia hori lortu genuen. Jendeak elkar konektatu zuen”, baietsi du lezoarrak, “oso ondo sentitu ziren han izan zirenak”. 2026an ere Bueltan Gea eguna izango ote den galdetuta, “ez dut uste” batekin erantzun du Beristainek, “Olinpiar Jokoak bezala lau urtero ez, baina agian hiru urtean behin egingo dugu antzeko zerbait. Ikusiko dugu”.

Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)
Lezo. Bueltan Gea Eguna (2025-06-20)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.