Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Trafiko eta aparkaleku aldaketak sanpedroengatik

Hilaren 26tik 30era bitartean, San Pedroko jaiak ospatuko dira, eta festek eragina izango dute barrutiko trafikoan eta aparkalekuan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/24

Sanpedroak lehertzear dira. Aurtengo festak hilaren 26tik 30era bitartean izango dira, eta ospakizunek trafiko eta aparkaleku aldaketak ekarriko dituzte barrutira. Hilaren 26tik aurrera ibilgailuak ezin izango dira sartu Arraunlari kalera, Torreatze kalera eta Ondartxo pasealekura. Salbuespen moduan, goizean eta gauean, ekitaldiak bukatu ondoren, bertakoei, mugikortasun urriko pertsonen txartela duten ibilgailuei eta zamalanak egin behar dituztenei sarbidea baimenduko zaie.

Zehazki, honakoa da Pasaiako Udalak egin duen ordutegien aurreikuspena: hilaren 26ko 14:00etan errepidea itxiko da, eta hilaren 27an, 28an eta 29an, 10:00etatik aurrera eta egun osoan zehar, errepidea itxita egongo da. Udalak adierazi du ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak direla, eta Udaltzaingoak aldatu ditzakeela trafiko eta segurtasun arrazoiengatik.

Aparkalekuei dagokienean, hilaren 26ko 08:00etatik uztailaren 1eko 08:00etara bitartean, ezin izango da aparkatu Arraunlari eta Torreatze kaleetako balizatutako guneetan. Gainontzean, soilik bertakoen txartela edo mugikortasun urriko pertsonen txartela duten ibilgailuek aparkatu ahal izango dutela jakinarazi du udalak.

Aparkaleku gabeziari aurre egiteko, Hospitalilloko kaiaren bukaerako eremuan (San Pedroko lonjaren sarreratik gertuen dagoen eremuan) aparkatzeko gunea irekiko da. Zehazki, hilaren 26ko 13:00etatik hilaren 30eko 18:00etara bitartean egongo da erabilgarri, eta sarrera Esnabideko barreratik egin beharko da. Festek irauten duten bitartean, Hospitalilloko bertakoen aparkalekuan ere aparkatu ahal izango dute San Pedroko bertakoen txartela duten ibilgailuek.

Aldaketek eragindako eremuetako bizilagunei, udalak gomendatu die beren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan aparkatzea. Horrez gain, Pasaiara datozen bisitariei garraio publikoan bertaratzeko eskaera luzatu die udal erakundeak, aparkaleku eta mugikortasun arazoak handiagotu ez daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.